Gazte Abertzaleak-ek ertzaintzaren jarrera azaltzeko eskatzen dio PNVri Konponbidea antolatutako manifestaldian gertatutakoaren inguruan

Gasteizko Gazte Abertzaleak-ek ertzaintzaren jarrera salatzen du, bideo kamarekin grabatu baitzuen Konponbidea dokumentuaren sinatzaileak egindako manifestaldia eta PNVri argibideak eskatzen dizkio barne sailak izandako jarreragatik. Manifestaldian Gazte Abertzaleak-en eta Eusko Alkartasunaren ordezkariak izan ziren.

Gazte erakundeak esaten du ez duela “ulertzen zertara datorren kontzentrazio bakezale eta legala grabatzea” eta uste du “etorkizun eskenatoki berriaren aurrean taktika errepresiboak eta intimidatorioak egitea, hala nola grabaketa, ez du akordioaren bidean mesederik egiten”.

“PNV-ek egoera politiko berriaz eta distentsioaz hitz egiten du baina ez da gai bere eskumenen pean dauden jardueretara borondate hau eramaten”, salatzen du Gazte Abertzaleak-ek, gogoratzen duena martxoaren 3an polizia autonomikoak izandako gehiegizko aktuazioa.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes