Esaldi adierazgarri batzu gerlari buruz
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Haritza-Camblong, Internazionala, Le-Journal-du-Pays-BasqueEgun hauetan asko entzuten da gerlaz mintzatzen. Horra segidan gerlari buruzko hitz xume baina argigarri batzu.
Aberatsek gerla egiten dutelarik, pobreak dira hiltzen direnak (Jean-Paul Sartre) / Pertsona bat ideal batengatik hiltzea ez da ideal bat defenditzea, pertsona bat hiltzea besterik ez / Bakea egiteko, guttienez bi behar dira, gerla egiteko berriz, bat nahikoa da (Neville Chamberlain) / Zibilizazioak ez du basakeria deuseztatzen, perfekzionatzen du (Voltaire) / Pertsona bat kausa batengatik hiltzeak, ez du ezer adierazten kausa horren balioaz (Oscar Wilde) / Hil daiteke egunero ideia batentzat, baina ezin da nehoiz erail ideia horrentzat / Pertsona batek, edozein pertsonak, bandera bat baino gehiago balio du, edozein bandera baino gehiago (Chillida) / Gerla, ezagutzen ez diren jendeen arteko masakrea da, ezagutzen diren baina masakratzen ez diren jende batzuen onurako / Deabrua baikorra da jendeak gaixtoagoak egin ditzakeela pentsatzen badu (Kark Kraus) / Gerlaren artea, indar armatuak eskapatu ezin daitezkeen maneran ordenatzean datza (Anatole France) / Zergatik indarrarekin hartzen duzu amodioarekin hartzen ahalko zinukena? (Amerindio Powhatan) / Begia begi truk eta munduak itsu bukatuko du (Ghandi) / Gainetik ikusten ez direnak, mugak dira (Seguei Krikalev, astronauta errusiarra) / Etsaia garaitzea garaipena bada, hau handiagoa da pertsonak bere burua garaitzen duelarik (Jose de San Martin) / Bake desabantailatsuena, gerla justuena baino hobea da (Erasmo de Rotterdam) / Bortizkeria, besteen ideiekiko beldurra da, eta norberaren ideiekiko fede ttipia / Bere buruarekin bakean ez den pertsona, mundu guziaren kontra gerlan izanen den pertsona da / Jendeak bukaera bat finkatu behar du gerlarentzat, bestenaz, gerlak finkatuko du bukaera bat jendearentzat (John F. Kennedy) / Ez da biderik bakerantz, bakea bera da bidea (Gandhi) / Gizateria basakeriarantz dabil… Lehen Munduko Gerlan hilen %90a soldaduak ziren. Bigarrenean, erdia zibilak izan ziren. Gaur egun, hilen %95 zibilak dira (Alberto Navarro) / Nehoiz ez da izan gerla on bat edo bake txar bat (Franklin).
Zenbat egi!
Gaia: Internazionala
Egilea: Haritza Camblong
Komunikabidea: Le Journal du Pays Basque
0 Erantzunak to “Esaldi adierazgarri batzu gerlari buruz”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna