GA espainiar gobernuko presidentearen adierazpen instituzionalaren aurrean
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Espainiako gobernuko presidenteak gaur plazaratutako ETArekin elkarrizketa formalaren hasiera jakinarazten duen adierazpen instituzionala positibotzat jotzen du eta euskal gizarteak hainbat alditan eskatu duen baketze eta normalizazio politikoaren prozesuan aurrerapausuak eman daitezen eragile politiko guztien konpromezua eskatzen du.
Erakunde independentistak espainiar gobernuak ofizialki zabaldutako bide bikoitza, ETArekin gai “teknikoei” buruzko elkarrizketa, alde batetik, eta bide politikoa, bestetik, positibotzat jotzen du.
Gazte Abertzaleak-ek, espainiar gobernuak eman beharko lituzken pausuei begira, Alderdien Legea eta “Pacto por la libertades y contra el terrorismo” izenekoan jatorria duen legeria indargabetzea beharrezkoa dala adierazten du eta estatuko fiskal nagusia egoerak eskatzen duen mailan egotea eskatzen du. Erakunde abertzalearen aburuz, prozesua gogorra eta konplexua izango da eta espainiar eskuinaren eta justiziaren sektore baten jarrera kritikatzen du, abertzaletasuna, eta honen ondorioz euskal gizartearen zati haundi bat ere, kriminalizatzen etengabe aritzen baitira. Era berean Alderdi Popularrari egoera politiko historiko honen aurrean bere estrategia suntsitzaile eta arduragabea alde batera uztea eskatzen dio.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





