A-6: GA Espainiar Konstituzioaren aurrean
Egutegian gorriz margotutako eguna dugu gaurkoa, festa bezala markatua. Eta hauxe da pentsarazi egin behar gaituena: festa. Zer ospatu behar dugu euskaldunok egun honetan? Galdera sinple hau euskaldun orok egin beharko genuke. Argi dago, espainiar nazionalistek egun hau ospatu egingo dutela, baina haiek ere galdera hau egin beharko lukete. Ospatzekorik ba ahal dute egun Konstituzioaren Egun honetan? Zaila da ulertzea, analisi demokratiko baten ikuspuntutik behintzat, espainiar nazionalista den euskaldun batek nola ospa dezakeen egun hau, Euskal Herrian Konstituzioa onartua izan ez bazen.
Badakigu, Baiezkoak Ezezkoaren aurretik gelditu zela. Halere, badakigu zer zentzu izan zuen abstentzioak, batzuk ahazten saiatzen diren arren. Segur aski, garaiko abertzaleek uste izan zuten Espaniar Konstituzioa ez zela haien ardurakoa eta abstentzioaren balantza jokatu zuten. Egia esan, praktikan estatu espainiarrak izan duen defizit demokratikoa ikusita, Ezezkoaren balantza jokatua ere, gutxirako balioko zuen.
Kuriosoa da nola indar espainolak gaur bezalako egun bat ospatzen duten, edota urriaren 12ko festa, edota estatua osatzen duten autonomi erkidego ezberdinen festak, Kataluniako I-12 barru; baina ez ditugu ikusiko Pazko-egun batean, Ikurrina eskuan harturik, EAEko festa ofizialaren egunean zerbait ospatzen. Euskaldunen aurkako fobia nabaria da.
Atzerrira unibertsitate-eskolak ematera doan politikari bat parafraseatuz, babes oso pobre bat jaso zuen Konstituzio hori ez diezagutela inposatu, ezta ere haien espainiaritatea eta ez diezagutela uka nahi dugun hura izatea, ezta Euskal Herriko Konstituzioaren eguna ospatzea ere.
3 iruzkin
Post honetarako beste estekak
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI



Irene, 2007 Abendua 7 @ 12:15 am
esaten duzuenarekin ados nago. nik datuak emango ditut:
1978. urtean Hego Euskal Herrian Konstituzioaren erreferendumean Ehuneko 53a abstenitu egin zen eta Ehuneko 65ak bozkatu zuen. Parte hartu zuen azken honatik Ehuneko 54ak ezezkoarengatik bozkatu zuen. zuek atera kontuk. hauxe bai dela demokrazia hauxe…
Gora Euskal Herria!
Trokeladora, 2007 Abendua 7 @ 12:36 pm
Donostian eta Bilbon hainbat ekintza egin zituen GAk. Hurrengorako animatu zaitezte azkeneko honetan parte hartu ez zenutenak!
Galder, 2007 Abendua 8 @ 12:27 am
Beno, baduzue nondik hasi GAn… zuen alderditik bertatik. Egun horretan ezer ospatu beharrean irekitzea erabaki duten hainbat ikastetxek presioak jasan dituzte ospa dezaten HEzkuntza Sailetik. Gogoratzen dudanez EAren esku dago hau, hau da, Tontxu Camposen esku egon da ikastetxeen gaineko presioa.