Estatutuari alternatiba bada: Carlos Garaikoetxea hitzaldia
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaEusko Jaurlaritzaren eta Eusko Alkartasunaren lehendakari ohia den Carlos Garaikoetxeak, hitzaldi baten bitartez hasiera eman zion urriaren 25an Gazte Abertzaleak-en Alternatiba bada kanpainari. Estatutuaren 25. urtemugan, Gazte Abertzaleak alternatiba bada kanpaina martxan jarri nahi izan du garai hartako protagonista nagusiarekin, eta horrela, Garaikoetxeak Ibaetako kanpusean emandako hitzaldiaren bitartez GAk egungo estatutori bere alternatiba azaldu du. Gazte erakundearen idazkari nagusia den Andoni Iturzaetaren aurrean, Garaikoetxeak gaur egun dugun marko juridiko politikoa aldatu behar dela esan zuen, agortuta baitago eta burujabetasunera bide egiteko beharrezkoa delako honen berrikusketa. Hala ere, garai hartan hartutako erabakiak onak izan zirela defendatu zuen larritasun politiko handiko egoeran baitzegoen Euskal Herria. Gogoratu zuen ere, Hegoaldeko lurraldeen batasuna azken momenturarte posible izan zela, azkenean gauzatu ez zen arren.
Zentzu honetan, Garaikoetxeak marko berria gizartearen gehienezko borondatearen bidez eraikia izan behar dela defendatu zuen, erresistentzi zibilaren bitartez indarkeria politikoa eta inposaketak gaindituz. Modu berean europar batasunean independentzia anakronismoa dela esaten dutenak salatu zituen, estatuak baitira Europaren kohesioa ahalbidetzen ez dutenak, eta euskal errepublika defendatu zuen europar batasunean.

GAZTE ABERTZALEAK: ALTERNATIBA BADA……
Estatutuari: Marko juridiko politiko berri bat non Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako biztanleen borondate demokratikoa oinarritzat hartzen den. Proiektu politiko guztiak baliozkotzat hartzen dituen estatutu bat, identitate guztiak aintzat hartzen dituena eta euskararen ofizialtasuna onartzen duena. Erabaki propioak hartuko dituen Euskal Herri subiranoa bat onartuko duen estatutua. Alternatiba autodeterminazio eskubidea onartzen duen estatutua da.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Estatutuari alternatiba bada: Carlos Garaikoetxea hitzaldia”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna