'berria'-rako artxibo etiketa

Ongi Etorriak! Ongi etorriak izan zaitezte guztiak Gazte Abertzaleak-en webgune berri honetara. Urteak badira Interneteko mundu hartan lehen pausuak eman genituela, eta orain, berriro ere, pausu handiago bat emanen dugu. Gure web orrialdea Web 2.0 sisteman egin berritu dugu.
Ikusten duzuen hau modu bolondresean lan egin dutenen ondorio da. Wordpress software askearekin eraikitako webgunea duzue eta […]

Euskal Herritarrontzat Europa izate urrun bat da. Agian, ikusmolde hori Europaren hauskortasunean du oinarri. Marko Aureliok Erromari buruz esan zuen legez esango du gaur Europari buruz, Europa ahotik belarrira xuxurlatzen den ideia apurkorra da. Hain da hauskorra, ahotsa altxatzen duzunean desagertu egiten dela. Hori da Gazte Abertzaleaketik defendatzen duguna, Herrien Europaren ideia.
Gutxik gogoratzen dute Europa […]

Euskaldunon Egunkariaren prozesuan epaiketa egongo den ala ez erabakiko den unean prozedura gelditu eta artxibatzea litzateke ametsgaizto honen amaierarik egokiena, nahiz eta mina eginda dagoen. Ozenki esaten dugu: Epaiketarik ez!
2003ko otsailean zuzenbide prozesalaren printzipioak urratuz euskaldunoi egunkaria itxi ziguten, Aznarren epaileek “todo vale” irizpidea aplikatuz. Prozeduraren hasieran, ikerketaren fasean hain zuzen ere, neurri kautelar gisa […]

Azken asteburu honetan, azaroaren 19 eta 20an, gure erakunde anaia den JERC-ek bere XX. Biltzarra ospatu du Vic-en “Som el fil roig del combat” lelopean. Hara bertaratu ziren Ibon Usandizaga gure idazkari nagusia eta Lander de Bilbao nazioarteko arduraduna.
Biltzar honetan Gazte Abertzaleak eta JERC elkarlanerako disposizio agertu dugu, bai maila bilateralean bai europarrean. Jada oso […]

Abertzale ezkertiarrok Europar Konstituzio Itun honi ezezko konstruktibo bat ematera behartuta gaude. Abertzaleak izanik, ezin diogu Euskal Herriari subiranotasunean pausoak ematea ukatzen dion itun bati baiezkoa eman. Itun honek Euskal Herriaren independentziari ateak ixten dizkio. Testu honen arabera, EBk estatuen eta estatuentzako Europa izaten jarraitzen baitu, eta ez baitu autodeterminazio eskubidea onartzen. Gure hizkuntzari dagokionez, […]

Gazte Abertzaleetako idazkari nagusi izendatu dute Usandizaga. EAren lan ildoa eredutzat izanik, Ibarretxeren Plana sutsu aldezten du. EAJ-EA koalizioa, baina, ez du ontzat ematen. 27 urteko bilbotarra iritsi berria da GAren zuzendaritzara eta lanean hasi berria da. Ilusioz beterik eta patxadaz mintzo da, hedabide bati eskainitako lehen elkarrizketan.
Gazte Abertzaleetako idazkari nagusi izendatu berri zaituzte. […]

Begoña Errazti eta Mikel Irujo GA, JERC eta Chobellana Aragonesistako kideekin bildu ziren atzo
EDURNE BEGIRISTAIN- GASTEIZ Igande honetan izango diren Europako hauteskundeetan gazteek parte hartzea ezinbestekoa dela esan zuen atzo Eusko Alkartasuneko lehendakari Begoña Erraztik, eta boza ematera joateko eskatu zien: «Garai historikoa da, Europako Batasunean erabakitzen denak eragina duelako gure herrien etorkizunean, eta, […]

Andoni Iturzaeta x gazte abertzaleen idazkari nagusia
«Eskuin autonomistari alternatiba bat eman behar zaio»
Andoni Iturzaeta 25 urteko gazte tolosarra aukeratu dute, bigarrenez, EAko Gazte Abertzaleen idazkari nagusi.
edurne begiristain - GASTEIZ
Gazte Abertzaleak erakundeak VII. Biltzarra ospatu zuen pasa den asteburuan Miarritzen. Idazkari nagusia aukeratzeaz gainera, datozen bi urteetako lan ildoa finkatuko duen txosten […]

Hezkuntza Sailak datorren ikasturtetik aurrera hartuko dituen neurri berriek, bai eskolan bai gizartean, aurrerapauso garrantzitsua ekarriko dute derrigorrezko hezkuntza amaitzen duten gazteak elebidunak izateko helburua lortzeko. EAEko hezkuntza sistemak behar zituen aldaketak dira, zalantzarik gabe, ausardiaz hartuak eta errealitatearen azterketa sakona egin eta gero proposatuak.
Anjeles Iztuetaren esku dagoen Saila oso aldaketa kualitatiboak sustatzen ari da […]

Nafarroako eta Euskararen eguna ospatzen dugu abenduaren 3an, eta ez da kasualitatez, Xabier deuna euskal hiztuna baitzen. Sanzen gobernuak daraman hizkuntz politika kontutan hartzen badugu paradogikoa dirudi egun berberean bi ospakizun hauek bat egitea. UPNrentzat euskara eta Nafarroa bateraezinak baitira, lehian iharduten bi ezaugarri, bi paralelo elkarezin.
Nafar agitariek aho bete hortz geratzen dira “beraien” herria […]