'donostia'-rako artxibo etiketa
Euskarazko Zinema
argitaratua. Donostia, Ekintzak, Euskara and Herriz Herri-n. 1 Iruzkina Etiketak: Donostia, Ekintzak, Euskara, Herriz HerriDonostiako Zinema Festibalean egin zuten bezala, Gazte Abertzaleak-eko kideek, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XVIII. Astea aprobetxatuz, berriro ekin zioten euskarazko zinemaren aldeko kanpainiari. “Kutxidazu bidea euskaraz” lelopean, euskararen aldeko orori egiten diote dei, bakaoitzak ahal duten heinean, gure hizkuntzan egindako zinemaren alde lan egiteko. Batzuk ekoizpena bultza dezakete; besteek, aldiz, bikoizketarengatik apostu gogorra egin dezakete, […]
Urriak 12 ez da gure festa
argitaratua. Donostia, Herriz Herri and Prentsa Oharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Donostia, Herriz Herri, intsumisioa, militar, Prentsa OharraGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, adierazten du hispanitatearen eguna, hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GA-ren ustez, Euskal Herrian ez litzateke espainiar estatuko patroiaren eguna ospatu behar, euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako. Horrenbestez, gazte erakundeak espainola […]
Kutxidazu bidea euskaraz
argitaratua. Donostia, Euskara, Herriz Herri and Kanpainak-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Donostia, Euskara, film, Herriz Herri, Kanpainak, kultura, kutxidazu, sarrera, zinemaldiaDonostiako Gazte Abertzaleak-ek, aurten ere, euskarazko zinemaren aldeko kanpaina martxan jarri du, Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa aprobetxatuz. Euskarazko zinema euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko lanabesa dela ukaezina da baina, zoritxarrez, errealitatean euskaraz ekoiztutako zein euskarara bikoiztutako film eskaintza urria da.
Ziaboga Ezkerrerantz!
argitaratua. Donostia, Ekintzak and Herriz Herri-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Donostia, Ekintzak, Herriz HerriIrailaren 9an, GAk hainbat ekintza burutu zituen Donostian estropada eguna zela eta Catalunyako Diada eguna zela aprobetxatuz. Goiz ekin genion, goizeko 7tan, Donostian zehar alkartasunezko mezuak agerian zirela, eta Catalunya ere gogora arazten zituzten pankartak eskegiz (N-1 errepidean, Miramar jauregian, Kursaal zubian…). Une berean beste taldetxo bat aritu zen Donostiako Alde Zaharreko kaleak kartelez apaintzen. […]
Jaizkibelen Euskal Selekzioaren alde
argitaratua. Donostia, Ekintzak, Herriz Herri and Pasaia-n. 1 Iruzkina Etiketak: Denetarik, Donostia, Ekintzak, Herriz Herri, PasaiaDonostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-eko kideek Donostiako Klasika dela eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu zuten atzo.
Nazio bat garelako eta horrek selekzio propio bat edukitzeko eskubidea ematen digulako, kirol guztietarako euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu zuten. Lasterketa hau dela eta, eskari hau zabaltzeko momentu aproposa zela pentsatu zuten militanteek, zeren eta nazioarteko federazio bateko kide izateko aukera […]