'ekintzak'-rako artxibo etiketa

Ongi Etorriak! Ongi etorriak izan zaitezte guztiak Gazte Abertzaleak-en webgune berri honetara. Urteak badira Interneteko mundu hartan lehen pausuak eman genituela, eta orain, berriro ere, pausu handiago bat emanen dugu. Gure web orrialdea Web 2.0 sisteman egin berritu dugu.
Ikusten duzuen hau modu bolondresean lan egin dutenen ondorio da. Wordpress software askearekin eraikitako webgunea duzue eta […]

Donostiako Zinema Festibalean egin zuten bezala,  Gazte Abertzaleak-eko kideek, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XVIII. Astea aprobetxatuz, berriro ekin zioten euskarazko zinemaren aldeko kanpainiari. “Kutxidazu bidea euskaraz” lelopean, euskararen aldeko orori egiten diote dei, bakaoitzak ahal duten heinean, gure hizkuntzan egindako zinemaren alde lan egiteko. Batzuk ekoizpena bultza dezakete; besteek, aldiz, bikoizketarengatik apostu gogorra egin dezakete, […]

Pasatako asteburuan, 2007ko irailaren 22 eta 23an Gazte Abertzaleko kideek Alkartasun asteburua ospatu zuten. Hartan jardunaldi eta ekintza ezberdinak izan zituzten.

Irailaren 9an, GAk hainbat ekintza burutu zituen Donostian estropada eguna zela eta Catalunyako Diada eguna zela aprobetxatuz. Goiz ekin genion, goizeko 7tan, Donostian zehar alkartasunezko mezuak agerian zirela, eta Catalunya ere gogora arazten zituzten pankartak eskegiz (N-1 errepidean, Miramar jauregian, Kursaal zubian…). Une berean beste taldetxo bat aritu zen Donostiako Alde Zaharreko kaleak kartelez apaintzen. […]

Abuztuak 8, larunbata, Bilboko jaien hasiera markatu zuen txupinazoa izan zen. Jaiak, konpartsa ezberdinetan partehartzen duten jendearen laguntzaz, irekiak partehartzaileak eta herri nahiak hasetzen dituztenak izaten jarraitzen dute. Gazte Abertzaleak jaiei eta txupinazoari begira pankarta bat jarri zuen Eusko Alkartasunako Bilboko egoitzan.
Gazte Abertzaleak-etik eskertu nahi dugu Bilbotar eta jai partehartzaileak sustatu dituzten orori. Urtero bezala […]

Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-eko kideek Donostiako Klasika dela eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu zuten atzo.
Nazio bat garelako eta horrek selekzio propio bat edukitzeko eskubidea ematen digulako, kirol guztietarako euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu zuten. Lasterketa hau dela eta, eskari hau zabaltzeko momentu aproposa zela pentsatu zuten militanteek, zeren eta nazioarteko federazio bateko kide izateko aukera […]

Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek, egun izango den TKE (Traineru Kluben Elkartea) Liga jardunaldia aprobetxatuz, “Ziaboga Ezkerrerantz!” kanpaina aurrera eraman du.

Pegatinak eta kartelak jartzeaz gainera bi pankarta jarri dituzte, portuko sarbidearen bi aldetan; bata, Santa Anako elizako behatokian eta, bestea, San Pedroko behatokian, itsasargira bidean.