'euskaldunon-egunkaria'-rako artxibo etiketa
Espainiako Konstituzioa. Elkarrekin bizitzeko gakoa?
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskaldunon-Egunkaria, Maiorga-Ramirez, Politika-orokorraFilosofoei eman ohi zaizkien lanetako bat hauxe da: egunero erabiltzen diren zenbait esamolderen esanahia eta garrantzia argitzea. Askotan, esamolde horiek oihartzun handia dute, testuinguruz gaindikoa. Ezin konta ahala dira halakoak, eta, horregatik, gutako askori liluragarria zaigu filosofiaren arlo bat: eguneroko gure bizimoduari dagozkion gauza xehe soilei erreparatzeko eta aztertzeko duen gaitasuna.
Hala, eguneroko gauzei baita eguneroko […]
Batasuna legez kanporatzea ez da bidea
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Euskaldunon-Egunkaria, Ibon-UsandizagaBatasuna legez kanpo uztea helburutzat duen prozesua aurrera doala ikus dezakegu egunotan komunikabideetan. Batasunaren ilegalizazioa Euskal Herriak Frantzia eta Espainiarekin duen gatazkaren konponketan beste traba bat besterik ez da. Pentsaera guztietako organizazioen arteko elkarrizketa da behar dena, inor alde batera utzi gabe. Euskal Herriko biztanleriaren zati esanguratsu bat ezin daiteke legez kanpo utzi. Jendetza hori […]
Mayor Oreja eta aurrekontuak
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Euskaldunon-Egunkaria, Ibon-UsandizagaMayor Oreja Jauna, zureak ez dauka izenik. Komunikabideei esker, Espainian eta Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzarekiko eta Euskadirekiko zure jarrera zein den garbi gelditu zen lehengo egunean.
Aurrekontuei dagokienez Legebiltzarrean gertatutakoak zure eta zure alderdikideen lotsagabekeria argi baino argiago utzi du Herriaren begien aurrean. Espainiako gobernutik eta PPtik jo eta ke egiten zabiltzaten Euskadirekiko boikot etengabeak […]
Hitza eta elkarrizketa
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Euskaldunon-Egunkaria, Ibon-UsandizagaAlderdi politikoetako jaun-andreak, gogoeta egin ezazue. Zorionez, gizakiok entzuteko, elkar ulertzeko eta elkarrizketatzeko gaitasuna daukagu. Hitza izan bedi gure artean herrialde honetan erabiltzen den arma bakarra. Arazoen soluzioak gizarte honetan bizi garen gizon-emakumeek elkar ulertuta lortzen dira. Hitz egin dezagun, bestearen posizioa ulertzen saia gaitezen. Aurkari politikoarekin tolerantzia eta begirunea izan dezagun. Ahalegindu gaitezen, har […]
Gazte Abertzaleetako arduradunek uko egin diote espainiar nortasun agiriari eta euskal naziotasuna aldarrikatu dute
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Euskaldunon-Egunkaria, Medio/KomunikabideaDesobedientzia. Eusko Alkartasuneko gazteriako zuzendaritzako kideek NAk entregatu dituzte.
Espainiarrari uko egin eta euskal naziotasuna aldarrikatu zuten Gazte Abertzaleek (GA) atzo Bilbon. Eusko Alkartasunak hiribilduan duen egoitzan eginiko ekitaldi sinboliko batean, GAko zuzendaritzako hamabi arduradunek beren nortasun agiriak entregatu zituzten, desobedientzia ekintza gisa.
Nortasun agiriak gutunazal batean sartu zituzten, ukazio sinbolo gisa, eta etzi Ezpeletan egingo […]
Aberri eguna, Euskal Herri eguna!
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Euskaldunon-Egunkaria, Onintza-LasaDatorren igandean, martxoaren 31n, Aberriaren eguna ospatuko dugu. Parada ezin hobea, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako pertsonen topagunea izan dadin.
Iaztik aurtengora bitartean gauza asko eta asko jazo da gurean. Iragan urtean gogoratzen genuenez, gure herriko giro politikoa erabat gogortua zegoen. Aurten ere, ez dira gauzak gehiegi aldatu.
ETAren ekintza gaitzesgarriek, herriaren eraikuntza ez baino […]