'euskara'-rako artxibo etiketa

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Euskal Herriaren kulturaren eta euskaldunon nortasunaren erakusle den hizkuntzaren egoera aztertzerakoan, argi-ilunak ikus daitezke. Euskara ofiziala izateak esparru instituzionalean bere erabilera bermatu eta hiztunei hizkuntza-eskubideak aitortzen dizkie, baina lurraldez lurralde euskarak jasotzen duen legezko babesa oso ezberdina da. Iparraldean euskararen ofizialtasuna aitortzeko dago oraindik. Nafarroan Euskararen Legea egon […]

Donostiako Zinema Festibalean egin zuten bezala,  Gazte Abertzaleak-eko kideek, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XVIII. Astea aprobetxatuz, berriro ekin zioten euskarazko zinemaren aldeko kanpainiari. “Kutxidazu bidea euskaraz” lelopean, euskararen aldeko orori egiten diote dei, bakaoitzak ahal duten heinean, gure hizkuntzan egindako zinemaren alde lan egiteko. Batzuk ekoizpena bultza dezakete; besteek, aldiz, bikoizketarengatik apostu gogorra egin dezakete, […]

Donostiako Gazte Abertzaleak-ek, aurten ere, euskarazko zinemaren aldeko kanpaina martxan jarri du, Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa aprobetxatuz. Euskarazko zinema euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko lanabesa dela ukaezina da baina, zoritxarrez, errealitatean euskaraz ekoiztutako zein euskarara bikoiztutako film eskaintza urria da.