'gazte-abertzaleak'-rako artxibo etiketa

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Donostiako Alde Zaharreko alkartetxean gauzatu zuen atzo, ekainak 30, Batzar Nagusia. Han, lan ildoak azaldu ziren. Ondoren, lan horiek aurrera eramateko estrategiak politikoak azaldu ziren. Ostera, bazkari bat egin zen.
Idazkari Orokorra azalpen batzuk ematen
Gaia: Jardunaldiak
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Kanpaina hasi da, eta Gazte Abertzaleakek bailaren eta afiliatuen partehartze osoarekin kanpainiarako honako ekimenak sortu ditu. Donostian, adibidez hau:
Gainera, kanpaina nazional bat egin dugu. TXIKIPREZIOAK badatoz!
TXIKIPREZIOEN KatalogoaGaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Kanpaina

Aurten ere, mundu osoan zehar, maiatzaren lehena aldarrikatzeko eguna izan dugu festa eguna baino. Hala ere, urtero izaten dira eskaera berdintsuak egiten ditugunak, zoritzarrez langileen baldintzak ez baitira hobetzen, lanaren duintasunean eta lan baldintzen berdintasunean oraindik ere urrats asko dira emateke. Momentu honetan, emakumeen lan egoera ez hobetzeak eta gazteek lan merkatura sartzeko dituzten zailtasunak […]

Kyotoko Protokoloa indarrean sartzearen aurreko hilabeteetan Gazte Abertzaleek, bere sozioekonomia idazkaritzak gidatuta, gai honen inguruan lan talde bat izan du. Hona hemen lantaldeak egindako dokumentuak:
Kyoto-ko protokoloa
Ingurugiro politika gatazkaren laburpena
Informea
GAren jarrera
Juan Carlos Perez-en analisia (GAko kidea)
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Euskal Herritarrontzat Europa izate urrun bat da. Agian, ikusmolde hori Europaren hauskortasunean du oinarri. Marko Aureliok Erromari buruz esan zuen legez esango du gaur Europari buruz, Europa ahotik belarrira xuxurlatzen den ideia apurkorra da. Hain da hauskorra, ahotsa altxatzen duzunean desagertu egiten dela. Hori da Gazte Abertzaleaketik defendatzen duguna, Herrien Europaren ideia.
Gutxik gogoratzen dute Europa […]

Gazte Abertzaleakeko kideok, pasa den asteburuan, otsailaren 24 eta 25ean, bere IX. Biltzar Orokorra ospatu genuen Debako Lastur auzoan.Larunbatean, goizeko 8:30ean hasi eta arratsalde bitartean, hiru ponentzia aztertu, eztabaidatu eta onartu genituen. Batetik, ponentzia politiko bat, zeinetan gazte erakundearen planteamentu politikoak adierazten diren; bestetik, sozioekonomikoa, non hainbat gai sektorialen inguruan eztabaida eta ondorioak atera genituen […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, “Ausardiaz. Alternatiba eraikiz.” lelopean bere IX. Nazio Biltzarra ospatuko du asteburu honetan, otsailaren 24 eta 25ean, Deban.
Nazio Biltzar honetan 70 bat ordezkarik parte hartuko dute eta erakunde independentista ezkertiarrak, GA politika eskola danaren filosofiatik abiatuz, bai politika nazionalaren inguruan, Euskal Herriak bake eta normalizazio gaietan bizi duen egoeraren aurrean, […]

Gazte Abertzaleak-ek, EAren gazte erakundeak, GAZTEDENDA.ORG martxan jarri du. GAZTEDENDA.ORG, Gazte Abertzaleak-en denda birtuala, gazte erakundeko bolondresen lanarekin sortu dute software librea erabiliz.
Gazte erakunde independentistak GAZTEDENDA.ORG denda birtuala Phpshop lizentzia libredun softwarea erabiliz landu du erakundearen filosofoari jarraituz.
Gazte erakundearen helburuak azken urteotan burutu duen “ezkergaztea” produktuen internet bidezko salmenta hobetzea eta era berean sarearen erabiltzaile […]

Gazte Abertzaleak-ek, EAren gazte erakundeak, Euskal Herriko gizon-emakume gazteak Euskal Herriaren alde, bakearen eta elkarrizketaren alde, Milakabilakak antolatutako manifestazioan parte hartzera animatzen ditu.
Erakunde independentistaren zuzendaritzak bere militanteei deialdia luzatu die bihar Bilbon Milakabilakak antolatutako manifestazioan parte har dezaten.
Euskal Herriaren alde, bakearen eta elkarrizketaren alde bihar zehaztutako ibilbidea egin dezaten animatu ditu gazte erakundeko militanteak eta […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere babesa adierazten die Lehendakariaren erakundeari, Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuari eta EAEko legebiltzarrari, Euskal Herriko hiru lurralderen ordezkaritza gorena eta zuzendaritza politikoa daukatenak, eta espainiar estatuko Botere Judizialaren sektore garrantzitsu bat bake eta normalizazio politikorako prozesuan parte hartzen duten eragile guztien aurka burutzen ari den gehiegikeri eta astakeriak salatzen […]