'giza-eskubideak'-rako artxibo etiketa

Gaur egun, GAen ustetan, askatasun sexualaren bidean lan egiten duten erakundeen lana bere etekinak ematen hasia da, homosexualen eskubideen kontra dagoen politikari batzuen eta gizartearen artean dagoen inkoerentziak erakusten duen bezala. Horren adibide Bizigay erakundearen lana. Gainera, gutxinaka bada ere, sexu askapena pertsonaren eta bere askatasunaren erabakia dela gizarteratzen ari da.
Zentzu horretan, Gazte Abertzaleak-ek bere […]

Gaztaroa garai berezia izaten da pertsonon bizitzan, garai honetan gure etorkizuna markatuko duten hainbat aldaketa eta gertaera ematen baitira. Gazte bakoitzak bere ohiturak, pentsamoldeak eta bizimodua izango ditu eta pixkanaka garai honetatik abiatuta, bere nortasuna, balioak, harremanei buruzko ikuspegia eta jokabide ereduak finkatzen joango da.
Ezin uka dezakegu beraz, garai honek berebiziko garrantzia […]

1979. urtean NBE-ko (Nazio Batuen Erakundea) batzar orokorrak gaurko eguna martxoak 21a izendatu zuen arrazakeria eta diskriminazioaren aurkako eguna bezela. Egun honetan badagu zer ospatu, gogoratu eta salatu.
Zer ospatu daukagu, izan ere, gure artean etorkinak izatea guri aberasten gaita pertsona bezela, horrela aukera daukagu beste kultura eta bizitzeko era ezberdinak ezagutzeko aukera. Etorkinen […]

Nazioarteko emakumearen eguna izanda, Gazte Abertzaleak-ek Urtuellako Alkartetxean ekitaldi bat antolatu du. Gazte erakundearen kideek emakumearen gaur egungo egoeraren inguruko panel informatiboak jarri dituzte kalean. Panel hauetan emandako informazioa gai desberdinetakoa izan da, hala nola, lan egoera txarraren ingurukoa edo eta hezkuntzakoa. Panel hauetan esandakoen arabera, argi eta garbi geratzen da bi sexuen arteko desoreka […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du gaur egun sexuen arteko berdintasuna ez dagoela bermatua eta hortaz, ez dela benetakoa gure gizartean eta bere lorpena arte borroka egitea beharrezkotzat hartzen du. Martxoaren 8a bezalako egunetan, argi gelditzen da geure gizarteak erabateko aldaketa behar duela izan. Azken batean, gure gizartean sexua diskriminaziorako arrazoia izaten jarraitzen […]

Gaur dispertsio politikak eragindako beste heriotz bat salatu behar dugu. Dudarik gabe, horren erantzule nagusia euskaldun askori inputatzen zaizkien delituei beste zigor gogor bat gehitzea izan da. Izan ere, haien senideek ere sufritu behar dute zigorra presoei bisitatzeko esfortzu handiak egin behar baitute.
Gaur Frantziako espetxe batetan gertatu da. Oihane Errazkin gaztea Paristik gertu dagoen espetxean […]

Manifestua:2004ko ekainaren 28ko adierazpena.Bilbo
Gaur ekainaren hogeita zortzia da eta gaur, plaza honetan, gure orientazioagatik, gure desioengatik edo gure jardueragatik baztertuta gauden guztiok bat egin nahi izan dugu. Gaur, gure garrasiak bildu nahi izan ditugu aniztasunezko ortzadar bat sortzeko. Gaur, elkarrekin, gure ikusgarritasunaren pankarta hartu dugu gizarte berri eta aske baten eraikuntzaren alde.
Askotarikoak gara eta aniztasunean […]

GA-ek, EAko gazteriak, bere alkartasuna adierazten du torturatu eta atxilotutako gazteekin eta ikerketa bat eskatzen du arduradun politiko, juridiko eta polizialak ager daitezen.
Gazte Abertzaleak-en ustez onartezina da nafarroako lau lagun hauei gertatutakoa. Duela bi urte egin ez zuten erahilketa baten errudun izendatu zituzten eta bi urte hauek kartzelan pasatu izan dituzte, torturak ere jasan dituztelarik. […]

Bihar, urtarrilaren 8an, Baionako epaitegian 63 gazte epaituak izango dira desobedientzia zibilaren bidetik egindako ekintza bat delitutzat hartzeagatik.
Pasa den azaroaren 8an Euskal Herri mailan desobedientzia zibilarekin konpromezua daukaten taldeek Baionako trenbideko hainbat puntutan mus txapelketa bat antolatu zuten Frantziako gobernuko politika linguistikoa era baketsuan salatzeko. Iparraldeko trenbide sareak euskerarekiko daukan jarrera salatzeko ekin […]

Euskal gatazkaren konponketarako inola ere ezin ahaz daiteke ETA-ko presoen familiek sakabanaketa politika dela eta jasaten duten egoera larriaren arazoa. Senideek zigor bikoitza jasatea onartezina da. Batetik, presoari Zigor Kode espainolaren arabera ezarritako zigorra eta, bestetik, sakabanaketa politika. Azken horrek senideak ehunka kilometro egitera behartzen ditu, horrek suposatzen duen dirutza eta istripu arriskuarekin.
Estatu espainolak, […]