'jardunaldiak'-rako artxibo etiketa

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Donostiako Alde Zaharreko alkartetxean gauzatu zuen atzo, ekainak 30, Batzar Nagusia. Han, lan ildoak azaldu ziren. Ondoren, lan horiek aurrera eramateko estrategiak politikoak azaldu ziren. Ostera, bazkari bat egin zen.
Idazkari Orokorra azalpen batzuk ematen
Gaia: Jardunaldiak
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak, urtero bezala aparteko asteburua antolatu du Aberri Egunaren inguruan. Gonbidatzen zaituztegu guztiei parte hartzera. Hemen doa programa:
OSTIRALA 6
11:00-Topaketa Bilboko EAko egoitzan (Paseo Arenal 2, 3. pisua).
12:00-Prentsaurrekoa.
14:00- Bazkaria.
17:00- Udal lan eta kanpainari buruzko hitzaldi partehartzailea Mikel Cabelloren eskutik.
21:00- Afaria Mundakako aterpetxean. Ostean, bideo emanaldia.
LARUNBATA 7
11:00- Hirigintzaren hainbat kontzeptu Udal ikuspuntutik, Bermeoko Udal aretoan.
14:30- […]

Gazte Abertzaleakeko kideok, pasa den asteburuan, otsailaren 24 eta 25ean, bere IX. Biltzar Orokorra ospatu genuen Debako Lastur auzoan.Larunbatean, goizeko 8:30ean hasi eta arratsalde bitartean, hiru ponentzia aztertu, eztabaidatu eta onartu genituen. Batetik, ponentzia politiko bat, zeinetan gazte erakundearen planteamentu politikoak adierazten diren; bestetik, sozioekonomikoa, non hainbat gai sektorialen inguruan eztabaida eta ondorioak atera genituen […]

Hezkuntzak sekulako garrantzia du gure seme-alaben garapen pertsonalerako zein herri gisa dagokigun ongizate maila hobetzeko. Gizarte anitz eta aldakor honek Hezkuntza arloan hainbat erronkari aurre egin behar dio ezinbestean, eta honek horri buruzko gogoeta sakona egitera behartzen gaitu, jokoan dagoena kontuan hartuta, Eusko Alkartasunak ere baduelako zer esan eta egitekorik.
Ildo honi jarraituz, hausnarketa elkarrekin egin […]

Gazte Abertzaleak-eko kideak asteburu zoragarria pasa zuten Alkartasun Egunaren inguruan antolatutako ekintza guztiak direla eta. Hitzaldiak, ikastaroak eta ondo pasatzeko une asko izan ziren, igandeko urteurren kutxua zuen jaiarekin bukaera bikaina izan zuena gainera. Gure eskerrak honako hizlariei adierazi nahi dizkiegu: Unai Ziarreta, Mikel Ezkerro, diasporatik bere ikuspegia emateagaitik, José Antonio del Moral, Mikel Cabello […]

Ongizate estatuaren ingurukoak garrantzi handia daukate guretzat erakunde ezkerzale eta abertzalea garen heinean. Horrexegatik eta urriaren 23-tik aurrera martxan jarriko dugun kanpainaren gaia ondo ezagutzea garrantzitsua delako, urriaren 9an ikastaro bat antolatu genuen.Ikastaroa Bilboko alde zaharrean dagoen Yohn jauregian ospatu zen. Bertan, Ongizate estatuaren historian murgildu ginen, gaur egungo Europako herrialde desberdinen egoerara heltzeko. […]

Pasa dan larunbatean, uztailak 10, goizeko 11.30etan, Eusko Alkartasunaren Bilboko egoitzan, Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek antolatutako hirugarren formazio ihardunaldia izan genuen, urteko formazio plangintzaren barnean kokatuta.Gaia Espainiar Estatuaren Antolaketa izan zan, gure burujabetasun helburua eta egungo Espainiar Estatuaren egitura kontutan hartuz, gai honi buruz ezagupenak gureganatzea ona litzatekela pentsatu genuen.Hizlaria Julio Artetxe, EAko militantea eta lanbidez […]

GAeko delegazio batek parte hartu zuen joan den asteburuan JERCek, ERCeko Gazte erakundeak, antolatzen duen akanpadan. Milaka lagun elkartu ziren topaketa honetan, Catalunyaren askatasuna eta burujabetasuna aldarrikatzeko. GAeko ordezkari batek estatu gabeko nazioei buruzko hitzaldi batean parte hartu zuen, Sinn Fein, Corçica Nazione eta BNGren gazte erakundeekin batera.Era berean, Iñaki Sanchez, GAen nazioarteko harremanen idazkaria, […]

Aste honetan Gasteizko Jazz Emanaldia hasiko da, eta Gasteizko Gazte Abertzaleak-ek 1. Argazkilaritza Rally-a antolatu du. Hemen luzatzen dizkizuet arauak. Anima zaitez eta parte hartu!!
PARTEHARTZAILEAK: nahi duten afizionatuek.DATA: Uztailaren 10etik 17raANTOLATZAILEAK: Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasuna eta Gazte Gasteiz Aberrigintzan.IZEN EMATEA: San Prudentzio kaleko alkartetxean, uztailaren 1etik 10era.PREZIOA: 10 euro partaide bakoitzeko (honen barne karretea eta […]

Ostiralean eta larunbat gauean GA-ek txosna jarri zuen Laudio-ko San Pedro jaietan. Jende ugari hurbildu zen bertara, enparantzara, kontzertuak eta dj-ak baitzeuden.Horrekin batera, larunbat arratsaldean Nazio Eztabaidagunearen inguruan antolatutako ekitaldia ostatu zen. Martin Aranburuk eta Tasio Erkiziak parte hartu zuten plataforma abertzale eta ezkertiar honen muina azalduz. Hogeiren bat lagun bildu ziren Laudion osapatu zen […]