'le-journal-du-pays-basque'-rako artxibo etiketa

Egun batez, Igelen arteko lasterketa bat antolatu zen. Helburua, dorre baten gainera ailatzea zen. Jende asko hurbildu zen lasterketa ikustera, haien oihuen bidez lasterkariak animatzea eta ikuskizun hortaz gozatzea. Lasterketa hasi zen. Bainan ikusleek ez zutenez uste igel lasterkariak dorrearen puntara ailatzen ahalko zirenik, lasterketaren inguruan gehien entzuten zena hau zen: “Zoin pena! Igel horiek […]

Aste huntan, Irakeko gerlaren hiru erantzule gerlaren beharra justifikatzen aritu dira. Hain zuzen Aznar, Bush eta Blair-ek gezur berriak erran dituzte, haien gezur zaharrak estali nahian.Iparraldeko gaiei buruz ere ohituak gira politikari batzuen gezurrak entzuteaz. Boterera heltzean, Euskal Herria Departamendua sortuko zutela erran zutenena erraiterako. Ez da harritzekoa gero hainbeste jende politikarekin nazkaturik izaitea.Laster hauteskunde […]

Duela aste batzu, gure Journal maitean, etorkizunean erabili beharko liratekeen energia iturriei buruzko elkarrizketa bat agertzen zen. Frantzia mailan, gai hau aztertzeko eztabaida izan da gobernuak bultzaturik, etorkizuneko politika energetikoa erabakitzeko. Journaleko elkarrizketan agertzen zen adituak, eztabaida hau ez zela zuzena izan zioen. Aitzinetik gobernuak harturiko erabakiak justifikatzeko egina zela soilik, eta beraz ez zela […]

Duela gutti gora behera urte bat, zutabe huntan bertan, egitasmo berri bat aipatzen nuen. Elkartetxeko Kultur Taldea aspalditik bizi bazen ere, Pannecau karrikako egoitza berriarekin garai berri bat hasten zuen. Kideek hameka ideia eta proiektu berri ginituen buruan eta oso iritzi baikorra ginuen elkartearen etorkizunari buruz.
Urte bat geroago, bilana egiteko tenorea heldu da, baita heldu […]

Hasteko, nola ez, Demoak aipatu behar. Treinek poliki poliki treinbidea higatzen duten bezala, SNCFaren errepresioak Demoak higatuko zituela pentsatu zitekeen. Dirudienez lege fisiko horrek ez du balio Demoen kasuan, errepresioarekin indartzen baitira. Joan den larunbatean, inoiz baino jende gehiagok parte hartu dugu, SNCFak, euskaradunekin duen jarrera intolerantearen kontrako Demoen ekintza batean. Frantses kasketadun batzuek haien […]

Croisés de Saint-Andrés taldeak 90 urte ospatuko ditu larunbatean zortzi. Futbolean luzaz aritu naiz talde hortan eta urtemuga hunen kari antolaturiko ekitaldia dela eta, oroitzapen anitz jin zaizkit gogora.
Orroitzen naiz nola Angeluko Oihana ikastolan nintzela, Croisés-an ari ziren ikaskide batzuk talde horretara sartzea konbentzitu gintuzten. Hasieratik biziki ongi integratu ginen eta hamabost urte baino gehiagoz, […]

Segi, EGI, Hatsa… zein da berezitasuna Gazte Abertzaleak erakundean? Zeintzuk dira haren helburuak?
Bai, esan bezala, ez dira gazte mugimenduak eskasak Euskal Herrian! Alde batetik, mugimendu desberdinen ugaritze hau interesgarria da, desberdintasuna bermatzen duen heinean. Hala ere, beste ikuspuntu desberdin batetik, mugimenduen kopuru honek esparru abertzalean dugun arazoetako bat uzten du agerian: funtzionamendu ez koordinatua. Zuk […]

Egun hauetan asko entzuten da gerlaz mintzatzen. Horra segidan gerlari buruzko hitz xume baina argigarri batzu.
Aberatsek gerla egiten dutelarik, pobreak dira hiltzen direnak (Jean-Paul Sartre) / Pertsona bat ideal batengatik hiltzea ez da ideal bat defenditzea, pertsona bat hiltzea besterik ez / Bakea egiteko, guttienez bi behar dira, gerla egiteko berriz, bat nahikoa da (Neville […]

Gazte Abertzaleak erakundeak bere 15. urtemuga ospatuko du Martxoaren azken asteburuan, Tolosan eginen den ekitaldi handiaren bidez. Zutabe huntan holako ekitaldi baten egitaraua emaitea bitxia izan badaiteke ere, ekitaldiaren egitarau original bezain bikainak, hilabete huntan gai hau aipatzea erabaki nau.
Bai, jadanik 15 urte Gazte Abertzaleak erakundea existitzen dela! Horrek jende asko harrituko du. Neri harrigarria […]

Gure Euskal Herri maitea 7 lurralde historikok osatzen dute. Beste ikuspuntu batetik 3 parte administratibo desberdinetan zatiturik da. Lurralde guziek elkarrekin, izate kultural bat osatzen dute, bainan euskal nortasunaren kontzientzia, ez da denetan berdina. Euskal Erkidego Autonomoan, tokiko gobernuak erakusten duen gisan, kontzientzia hori beste bi zati administratiboetan baino handiagoa da. Horretarako, lurralde horretatik […]