'martin-aranburu'-rako artxibo etiketa

Gutxiengoa gara erabakitzeko esparruetan, ez gaude behar bezala ordezkatuak.
Emakume gaztearen parte hartzea ezinbestekoa da gure nazio proiektuaren garapenerako.
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaurko emakume langilearen egunean, emakume gazteak munduan duen egoeraren inguruko erreflexioa burutu nahi izan du, euskal gizarte aske batean izan behar duen lekua erreibindikatuz.
Erakundearen Donostiako bere koordinatzaileak, Maider Carrerek, euskal emakume gazteak […]

GAk hainbat ekintza burutu zituen Donostian estropada eguna zela eta, iaz bezala. Goiz ekin zioten gazte ausartak ekintzari, goizeko 6tan. Donostian zehar alkartasunezko mezuak eskuetan eta gure herriarenganako maitasuna bihotzean. Alde zaharra goitik behera kartelez bete zuten Donostiako GA-ko kideak. Joan den urtekoa txikia gelditu zen aurtengoarekin alboratuta.
Benetan zoriontzeko egindakoa! Zorionak Donostiako GA-i. datorren urtean […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, suetenaren baieztapen prozesua bakera hurbilduko gaituen alderdien mahaiaren osaketa atzeratzeko estrategia maltzur bat ez izatea espero du. Gazte erakunde independentistarentzat, denbora aurrera doa eta beharrezkoa da urratsak ematea, pausu sendoak baina ahalik eta lasterren. Zentzu horretan, GA-ek espainiar Gobernua datorren urteko hauteskundeei begira prozesu hau atzeratzen ez egotea espero […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur egun sexuen arteko desberdintasuna presente dagoela oraindik ere salatzen du eta horregatik benetako parekotasuna gure gizartearen lorpen bezala markatzea beharrezkotzat hartzen du. Martxoaren 8a bezalako egunetan, argi gelditzen da geure gizarteak erabateko aldaketa behar duela izan. Azken batean, gure gizartean sexua diskriminaziorako arrazoia izaten jarraitzen duela. Gizon […]

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen, Nazio Batzordeak Pablo Isasi, Amurrioko Alkate eta Eusko Alkartasunaren militante denari, bere elkartasuna adierazten dio, Madrilgo Auzitegi Nazionalean datorren abenduaren 15ean terrorismoaren goraipamen akusaziopean epaitua izango dala jakin ondoren.
Era berean, Pablo Isasiren giza eskubideen, elkarrizketaren eta elkarbizitzaren aldeko lana soberan ezaguna dela adierazten du.
Ibon Usandizaga, Gazte Abertzaleen Idazkari Nagusia: […]

Gazte Abertzaleak-ek , Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ez du ospatuko bihar bezalako egun batean, 1979. urteko azaroaren 25ean hain zuzen ere, EAE-ko estatutua baieztatu egin zela eta zentzu horretan, bihartik aurrera eta abenduak 6 bitartean iraungo duen “Zergatik independentzia?- ¿Porqué la independencia?” kanpaina burutuko duela iragartzen du.
Kanpaina honetan Gazte Abertzaleak-ek salatu nahi du espainiar […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, azken asteburuetan beste bi gazte erakundeen kongresuetan parte hartu du gonbidatu moduan. Aurreko astean, Lander de Bilbao, Gazte Abertzaleak-en nazioarteko idazkaria eta EFAY-ko presidentea dena, Juventudes Andalucistas taldearen kongresuan izan zen Sevillan. Bertan, Gazte Abertzaleak-en ordezkaritza lanak egin zituen bere adierazpenetan herrien arteko elkarna, beste Europa baten eraikuntzan […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, urtero bezala Gipuzkoako ikastolen festan laguntzaile moduan parte hartu zuen. Aurten Arizmendi ikastolari egokitu zitzaion antolaketa eta bikain egin zutenaren testigantza eman dezakete bertara gerturatu ziren GA-ko kideak. Goiz zoragarria eta gero, euriak ez baitzuen Gazte Abertzaleak-en festarako gogoa busti, 8. gunean, Ibarra gunean, arratsaldea bokatak egiten eman genuen. […]

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren legebiltzarkideak zoriondu nahi ditu bere laguntza eskaintzen dien bitartean, gure herriaren gerorako hain garrantzitsua izango den legealdi honi aurre egiteko. Zentzu honetan, GAk animatzen die justizia sozialaren eta Euskal Herriaren eskubide nazionalen alde lan egiteko, giza eskubideen defentsatik eta errespetutik, gure alderdiak bere sorreratik egin duen bezala.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Martin […]

Gazte Abertzaleak, EA-ren gazte erakundetik, Europari BAI esaten diogu eta Konstituzio Tratatu honen aurrean EZezko botu konstruktiboa bultzatzen dugu.
Gazte Abertzaleak erakundetik beste Europa baten aldeko apustua egiten dugu:
• Herrien europaren alde.• Autodeterminazio eskubidea onartzen duen Europaren alde.• Hizkuntza eta kultura guztiak maila berean onartzen eta errespetatzen dituen Europa baten alde• Eta Justizia Soziala eta Ongizate Estatua bermatzen dituen […]