'mediokomunikabidea'-rako artxibo etiketa

Begoña Errazti eta Mikel Irujo GA, JERC eta Chobellana Aragonesistako kideekin bildu ziren atzo
EDURNE BEGIRISTAIN- GASTEIZ Igande honetan izango diren Europako hauteskundeetan gazteek parte hartzea ezinbestekoa dela esan zuen atzo Eusko Alkartasuneko lehendakari Begoña Erraztik, eta boza ematera joateko eskatu zien: «Garai historikoa da, Europako Batasunean erabakitzen denak eragina duelako gure herrien etorkizunean, eta, […]

Andoni Iturzaeta x gazte abertzaleen idazkari nagusia
«Eskuin autonomistari alternatiba bat eman behar zaio»
Andoni Iturzaeta 25 urteko gazte tolosarra aukeratu dute, bigarrenez, EAko Gazte Abertzaleen idazkari nagusi.
edurne begiristain - GASTEIZ
Gazte Abertzaleak erakundeak VII. Biltzarra ospatu zuen pasa den asteburuan Miarritzen. Idazkari nagusia aukeratzeaz gainera, datozen bi urteetako lan ildoa finkatuko duen txosten […]

Hezkuntza Sailak datorren ikasturtetik aurrera hartuko dituen neurri berriek, bai eskolan bai gizartean, aurrerapauso garrantzitsua ekarriko dute derrigorrezko hezkuntza amaitzen duten gazteak elebidunak izateko helburua lortzeko. EAEko hezkuntza sistemak behar zituen aldaketak dira, zalantzarik gabe, ausardiaz hartuak eta errealitatearen azterketa sakona egin eta gero proposatuak.
Anjeles Iztuetaren esku dagoen Saila oso aldaketa kualitatiboak sustatzen ari da […]

*Nazio Eztabaida Guneak bigarren fasearen nondik norakoak aurkeztu ditu Sestaon
Tasio Erkiziak eta Martin Aranburuk, Nazio Eztabaida Guneko talde sustatzaileko kideek, Sestaon aurkeztu zituzten atzo bigarren fasearen nondik norakoak. Gatazka politikoari irtenbidea emateko eta nazio eraikuntzarako txostenen berri eman zuten, gerora beste herri batzuetan egingo duten bezala. EAko parlamentaria baikor agertu zen, «eztabaidak emaitzak ematen […]

Eusko Alkartasunako Batzar Nazionalak, Biltzarren artean alderdiak duen erabaki organo gorenak, Batzorde Nazionalaren proposamena ontzat hartu du gaurkoan, kontrako boto bakar bat egon delarik. Proposamen honi jarraiki, Harkaitz Millánek, Gazte Abertzaleak-eko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna, PNV-EA koalizioak Donostiko alkatetzarako aurkeztutako zerrendan bigarren lekua izango du.
Europa Press-ek jakin zuenez, Gorka Knörr, alderdiko idazkari orokorraren hitzetan, Harkaitz Millán […]

Bloque Nacionalista Galego, Esquerra Republicana de Catalunya, Chunta Aragonesista eta Partit Socialista de Mallorca-Entesa Nacionalista aldierdien gazte taldeek, Gazte Abertzaleei bere alkartasun osoa adierazi nahi dute, Egunkaria-k jaso duen erasoa dela eta.
Adierazpen askatasunaren aurkako eraso bortitz honen aurrean, gazte talde hauek demokrazian oinarrizkoak diren baloreak kolokan jarri direla salatu nahi dute.
Era berean atxilotuen askatasuna eskatzen […]

Atzo goizean emandako prentsa aurrekoaren bitartez, Gazte Abertzaleakeko Batzorde Nazionalak bere osotasunean Espainar zein Frantses Nazionalitatea izateari uko egin diote. Erakundearen Idazkari Nagusiak, Andoni Iturzaeta tolosarrak, gainontzeko Batzordekiadeak inguraturik “ez gara espainolak eta nazionalitate propioa izatea aldarrikatu nahi dugu. Euskal Herria gustatu edo ez hor dago eta gainontzeko munduko herriek dituzten eskubideen sujetu izateko eskubide […]

Desobedientzia. Eusko Alkartasuneko gazteriako zuzendaritzako kideek NAk entregatu dituzte.
Espainiarrari uko egin eta euskal naziotasuna aldarrikatu zuten Gazte Abertzaleek (GA) atzo Bilbon. Eusko Alkartasunak hiribilduan duen egoitzan eginiko ekitaldi sinboliko batean, GAko zuzendaritzako hamabi arduradunek beren nortasun agiriak entregatu zituzten, desobedientzia ekintza gisa.
Nortasun agiriak gutunazal batean sartu zituzten, ukazio sinbolo gisa, eta etzi Ezpeletan egingo […]