Etorkinei hesia

Azken egunotan oso kezkatuta ikusten ari gara Melillan gertatutakoak. Ehunka gizaseme afrikar pobrezia eta europar aberastasuna banatzen dituen hesia pasa nahian euren bizia arriskuan jarriz, bizia baita duten gauza bakarra, eta bidaiatzen mugaz muga iraganez urteak ematen ari dira. Espainiar gobernuak hartutako erabakia: hesiak handitu eta legioa muga zaintzen kokatu.

Gobernu aurrerakoia omen da Espainiakoa, arazo honi konponbide eskuindar ultrakontserbadore simple bain sinpleagoa ematea erabaki du ordea. Jakin badakigu eta ukaezina da, Afrikar herritarrek bizi duten egoera larria, hil ala biziko egoera bezain gordina, dala eta garatutako herrialdeen gobernuek konponbide erreala bilatzen ez badute egoera sostengaitza bihurtuko dala, egun hala ez bada dagoeneko. Konponbide konplexu eta sakonak behar ditu egoera kezkagarri honek.

Konponbidea Afrikan dago, ez Europar Batasunarekin dituen mugetan. “Lehen Mundua” deitzen duten horrek erantzukizun handia du egoera honetan eta bere konponbidean, beraz. Egunero milaka jende gosez hiltzen dan bitartean mundua arriskuan egongo da. Gizakiak, muturreko egoeran bere burua aurkitzen duenean edozer egin dezake bizirauntzeko. Egungo egoeran, liberalismo basatiak agintzen duen mundu honetan, ni ere hesi madarikatu hori pasatzen saiatuko nintzateke. Artikulu hau irakurtzen eman duzun denboran ehun pertsona gosez hil dira Afrikan. Pentsa ezak momentu batez hi haizela afrikarra.

Ibon Usandizaga
Gazte Abertzaleen Idazkari Nagusia

Gaia: Justizia soziala

Egilea: Ibon Usandizaga

Komunikabidea: Gara

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes