Euskal Herritarrontzat Europa izate urrun bat da. Agian, ikusmolde hori Europaren hauskortasunean du oinarri. Marko Aureliok Erromari buruz esan zuen legez esango du gaur Europari buruz, Europa ahotik belarrira xuxurlatzen den ideia apurkorra da. Hain da hauskorra, ahotsa altxatzen duzunean desagertu egiten dela. Hori da Gazte Abertzaleaketik defendatzen duguna, Herrien Europaren ideia.

Gutxik gogoratzen dute Europa komunitarioa maiatzaren 9 batean sortu zela, Robert Schuman, Frantziako kanpo-arazoetarako Ministro zenaren eskutik. Gutxiagok, ordea, gogoratzen dute Europak izan zituela, batasuna formulazio bezala zuten, teoriko batzuk; Viktor Hugo eta, euskaldunok guztientzako europar-etxe bat eraikitzen hasi ginenean Agirre Lehendakariarekin eta Manuel de Irujorekin lan egin zuen, Coudenhove-Kalergi, hain zuzen.

Berriki, maiatzak 9 hau, Europaren egun hau, berezia egiten duen bi gertakari jazo dira. Alde batetik, SNPek, Europan Eusko Alkartasunaren aliatuak, Eskozian hauteskunde parlamentarioak irabazi ditu. Bestalde, Nicholas Sarkozyk Frantziako presidente berria izendatu dute.

Ondorioz, egun honetan, Europa guztiak beren herrialdeentzat eredu bat hautatu behar du, Estatua izan edo ez izan. Bai, festa honen oinarrian dagoen Herrien Europa hura, hots, eredu eskoziarra. Edota, Europako Herrien batasuna deuseztatu eta Estatuen batasunaren alde agertzen den eredua.

Gazte Abertzaleakek argi dauka. Europar Batasunaren parte izan nahi du Estatu aske bezala, Eskozia, Gales, Flandes eta Kataluniarekin batera. Nahi dugun Europa horren bilaketan ospatzen dugu egun hau.

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Berria


0 Erantzunak to “Europako Eguna”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna