Europako Gizarte Foroaren argazki erakusketa

GAren delegazio batek parte hartu zuen joan den urrian Londresen ospatutako Europako Gizarte Foroan. Bertan jasotako ideia, esperientzia eta argazkiekin, Gazte Abertzaleak erakustaldi bat antolatu du Gasteizko Zaramaga auzoko Alkartetxean. Argazkien bitartez, egun horietan Londresen bizi zen giroa irudikatzeko aukera dago, jai giroan ospatutako tailer, hitzaldi eta manifestaldi erraldoira hurbiltzeko aukera paregabea beraz.

Erakusketa interesgarri hau ikusteko gonbidapena egiten dizuegu, azaroaren 15 eta 21 bitartean

Gaia: Erakusketa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes