Europar konstituzioaren inguruko ikastaroa
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, pasa den urtarrilaren 23an ikastaro bat ospatu zuen Europar Batasunarentzat konstituzio baten onarpena suposatuko duen tratatuaren inguruko erreferendumaren ildora. Gasteizen ospatutako ikastaroan, Ibon Usandizaga, Gazte Abertzaleak-en idazkari nagusia eta Begoña Lasagabaster, Eusko Alkartasunaren diputatua Madrileko parlamentuan eta EA-ren nazio batzordearen arlo internazionaleko arduraduna parte hartu zuten.
Usandizagak azpimarratu zuen konstituzio honetan ez direla aitortzen Europan elkar bizi diren hizkuntza desberdinak , honek, Europan errealitate bat den kultur aniztasunaren kontra eraso larria suposatzen duela argituz. Zentzu honetan, onartezina bezala definitu zuen estaturik gabeko nazioek Europar errepresentazio organoetan zuzeneko partaidetza ez izatea, bere ustez nahikoa konstituzio honi Euskal Herriak gogor eta ozenki ez esateko. Lasagabasterrek gai hau korapilatsutzat hartu zuen, ezin baita testuaren irakurketa polarizatua egin. Diputatu abertzaleak aitortu zuen testuak hobekuntzak ekartzen dituela egungo egoerara, baina gabezi larriak dituela esan zuen ere, hala nola, estaturik gabeko nazioak onartzen ez dituela eta hizkuntza guztien ofizialtasuna bermatzen ez duela. Lasagabasterrek ere parlamentuak jokatuko duen papera aztertu zuen, konstituzioa onartua izatekotan, bere garrantzia handituko den arren, Eusko Alkartasunak defenditzen duen eredutik urrun geratzen oraindik, ministroen kontseiluak erabakiak hartzeko eskubidea izaten jarraituko duelako.
Bestalde konstituzio hau hutsune handiak dituela esan zuen, eskubide sozialen eta estaturik gabeko eskubideen aldeko aurrerapausoei dagokionez, horrek EA autodeterminista, sozialdemokrata eta kultur aniztasuna onartzen duen alderdi bezala ezetza eskatzera eraman duelarik. Goraipatuz ez dela hau guztientzako konstituzioa, hiritar askoren errealitateari bizkarra ematen diolako. Beharrezkoa da hortaz hausnarketa bat bideratzea euskal gizarteari, izan ere, Euskadin eragin zuzena izango duten erabakiak eztabaidatzera ez doaz euskal gizarteak aukeratutako buruzagi politikoak.
Hala ere, Lasagabasterrek ikastaro arrakastatsuari bukaera eman zion Europar eraikuntza ez dela otsailaren 20an bukatuko esanez, eta Eusko Alkartasuna, ALE-ren kide bezala, Europa bidezkoago eta solidarioago baten alde lan egiten jarraituko duela.




Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





