GA-k EFFri ofizialtasunerako bidea estaturik gabeko nazioetako federazioen foro bat sortuz hasteko proposatzen dio
Gazte Abertzaleak-ek Euskadi- Serbia futbol partidaren biharamunean Euskadiko Futbol Federazioak bere lan egiteko erari buruz hausnartu behar duela pentsatzen du, betiere Euskal Herriko futbol selekzioaren ofizialtasuna lortzeko bide serio bat hasteko helburuarekin. Mahai gainean urtero edo bi urtero burutuko litzateken estaturik gabeko nazioen nazioarteko txapelketa bat eratuz eta partiden egutegi bat munduko beste estaturik gabeko zenbait naziotako federazioekin adostuz.
GA-en iritziz EFF-k estaturik gabeko nazioetako futbol federazioen foro bat bultzatzeko lidergoaren aukera bere eskuetan dauka eta era honetako figura bat martxan jarri beharko luke.
Nazioarteko foro hori osatuko luketen nazioen artean hauetxek egon beharko liratekela mantentzen du: Euskal Herria, Galiza, Catalunya, Fryslan, Emiliana-Romagna, Veneto, Savoie, Kernow, Occitania, Sardegna, Corse, Cymru, Scotland (badauka futbol selekzio ofiziala), Silesia, Südtirol.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


