Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, euskal kirol selekzioen eskubideak eta ofizialtasuna aldarrikatzea xedetzat duen web-gune berri bat martxan jarri du . Erakunde abertzalea, uda honetan Alemanian ospatuko den munduko futbol txapelketaz baliatu nahi da munduari mezu bat helarazteko, Euskal Herria nazio bat dela eta hortaz bere selekzio propioa
izateko eskubidea duela. Horregatik, GA-ek modu aktiboan www.elmundial.org web orrialdean parte hartzeko eskatzen die herritarrei,www.eurocopa2000.org ekintzan orain dela sei urte egin zuten modu berean.

Gazte Abertzaleak-ek, askotan egin duen moduan bere ofizialtasunaren aldeko bermea erakutsi nahi du, gizartearen borondatea delako eta Gasteizko
parlamentuak horrela onartu zuelako. Zentzu horretan, ulertezina da nola herri batek ordezkaritza ganbara demokratiko eta zilegizkoak hartutako erabaki
baten aurrean federazio eta komite desberdinak ez entzunarena egin dezaketen. Euskal Herriak selekzio propioak nahi ditu eta izango ditu, dudarik gabe eta lan horretan jarraitu behar dugu.

Azkenik, Gazte Abertzaleak-ek, gizon-emakume guztiak ekintzan parte hartzera eta mezua saretik zabaltzera gonbidatzen ditu. Guztion artean ahalbidetu dezakegu gaurko ametsa bihar errealitatea izatea eta laster gure selekzioa mundial batean jokatzen egotea. GA-ek konpromezua munduko leku guztietara mezu hau helaraziz Internet-ek ematen dituen bideak erabilita eskatzen dio gizarteari. Beharrezkoa da bilatzaileak ekintza honetara
bideratuak egotea, horregatik GA-ek eskaria egiten die Internet erabiltzaileei bere orrialdetan estekak egiteko www.elmundial.org –era, eta zenbat eta jende gehiago gure aldarrikapenarekin topo egiteko.

www.elmundial.org

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “¡Euskal Herria Mundialera! www.elmundial.org”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna