Euskal Herriari Buruz
Gazte Abertzaleak erakundeak Euskal Errepublika Soziala aldarrikatzen du, zazpi herrialdeek osatuta eta Herrien Europaren barnean.
Giza Eskubideen defentsan abangoardian kokatuko den Euskal Errepublika, baina are gehiago; gure herria ere eredu bihurtu nahi dugu EB-en, eredu justizia eta babes sozialean, eredu aberastasunaren banaketan, ingurumenaren zaintzean,…
Euskal Kulturaren inguruan egituratutako Euskal Herria, baina imigrazio kopuru handiak ekartzen dituen kultura aniztasun eta mestizajeak aberastuta.
Euskera euskaldun guztion altxorra denez, hiritar guztiak euskaraz arituko diren Euskal Herria eraiki nahi dugu, baina non frantsesera, ingelesera, gaztelera, mundura gerturatzeko beharrezkoak diren hizkuntzak ere lekua izango duten.
Euskal Herria desmilitarizatu baten alde lan eta amets egiten dugu, inguruko herriekin solidarioa izango dena eta bereziki herri behartsuenekin.
Etorkizuneko Euskal Herria nazio deszentralizatuta eta modernoa izan behar du, egungo modelo instituzionala atzean utzi behar du, egungo gizartearekin bat ez datorrelako.
Azken buruan, etorkizuneko Euskal Herriak euskaldun orok bake eta askatasunean bizitzeko lekua izan beharko du.





