Donostia txiki gelditu zen bertan inoiz izandako manifestaldirik handienean

Andoni Iturzaeta (GA): “Berriro ere, faszistak mozorrorik gabe dabiltza Euskalherrian”

Euskal Herri osotik etorritako jende oldea bildu zen Donostian Kontseiluak antolatutako manifestaldian. Aniztasuna nagusi bazen ere, erakunde politiko eta sozial ezberdinetakoak elkartu ziren euskal kultura eta adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldi honetan. Bizigay askapen sexualaren aldeko gazte erakundeko kideekin hitz egin genuen manifestaldia hasi eta hamar minutu beranduago beren autobusa oraindik Zarautz aldean zegoela Donostiara heldu ezinik, trafikoak errepidea itota baitzuen. Gazte Abertzaleaken izenean, Andoni Iturzaetak adierazi zuen agerian gelditu dela zein den justizia españolaren jokabidea, “inongo oinarri legalik gabe eta beti, españolista totalitarioen mesedeetara”. Hainbat alditan ‘demokrazia’ hitza erabiltzen duten horiek erakusten ari dira berdin zaiela oinarrizko eskubideak zapaltzea. ‘Kulturari, euskerari, abertzaleoi, berdintasunari, justiziari, demokraziari eta adierazpen askatasunari eraso zuzena da gaurkoa. Berriro ere, faszistak mozorrorik gabe dabiltza Euskalherrian’ dio Iturzaetak.

Martin Aranburu Gako kidea eta parlamentariaren esan du, “Euskal Herriaren aurkako erasoa salatzea etorri gara, eta era berean Euskal Herri euskalduna aldarrikatzera”. Aranburuk ez zuen Aznarren aurkako iritizirik gorde, eta gogor gaitzetsi zuen bere estrategia.

Bestetik Begoña Errazti bera ere izan da manifestaldian, eta Ikastolen aldeko hitzak ere izan ditu. Zuzenki jo zuen PPren aurka bere estrategia antieuskalduna salatuz.

Hona hemen han gertatutakoa isladatzen duten argazki batzuk, handitzeko sakatu beraien gainean:

Egunkariko langileek beren lankide atxilotuen askatsuna eskatzen
Egunkariko langileek beren lankide atxilotuen askatsuna eskatzen
Perlatik ateratako argazkia
Kontxa Pasealekuan, Perlatik ateratako argazkia. Eguzkia laino euritsuetatik agertzen hasia da. San Martin kaletik ezin da jende guztia sartu, eta puntu horretatik aurrera manifestazioak kale paraleloak okupatzen ditu (Zubieta kalea eta Kontxa Pasealekua)
Milaka lagun manifestatu zen Egunkaria altxatuz EGUNKARIA AU-RRE-RA oihukatzen zutela
Milaka lagun manifestatu zen Egunkaria altxatuz EGUNKARIA AU-RRE-RA oihukatzen zutela
Xabier Mendiguren
Xabier Mendiguren, Kontseiluako bozeramailea Egunkariako ale bat eskutan duela, manifestazioaren buruko pankarta eusten du. Alboan Egunkariako zuzendaritzako hainbat kide ditu.
Bolondresak
Bolondres ugari izan zen Egunkariaren aldeko dirulaguntza eske eta Egunero egunkariaren harpidedun izateko eskakizun orriak banatuz.
Burua Antiguon oraindik
Manifestazio burua Antiguan zegoen oraindik, hots tunelaren beste aldean, eta agerian den jende olde horren zehar igaro behar zuen. Jende gehiena ez zuen biderik izan manifestaldiaren abiapuntura heltzeko, Donostia leporaino baitzegoen.
Kotxearen argazkia
Jende askok jarri zuen bere kotxeetan euskararen aldeko propaganda
Manifestaldiaren hasiera, Miramar Jauregitik ateratako argazkian -Antiguako tunelaren gainetik-<br />“></center></a>Manifestaldiaren hasiera, Miramar Jauregitik ateratako argazkian -Antiguako tunelaren gainetik-</td>
</tr>
<tr>
<td class=
Andoni Iturzaeta eta Onintza Lasa manifestapenan
Onintza Lasa eta Andoni Iturzaeta manifestapenan
Errazti, Iztueta eta Azkarraga
Begoña Errazti, Anjeles Iztueta eta Joseba Azkarraga manifestaldian
Martin Aranburu
Martin Aranburu ere bertan izan zen
Manifestaldiaren burua, Artzai Onaren albotik.
Manifestaldiaren burua, Artzai Onaren albotik.
Miraconcha-tik pasatzen
Manifestazioaren burua estuturik dagoen jendetzaren artetik bidea egiten ari dela Mirakontxaren parean. Tunelaren gaineko lorategiak jendez gainezka ageri dira, baita irudiaren ezker aldean Mirakontxako Lorategien gainean den paseoa ere

Gaia: Politika orokorra


0 Erantzunak to “Euskal Herriak Donostia bete zuen Egunkariaren alde”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna