Sanz, euskaldunon eskubideak errespetatu!

Nafarroako Gobernuko Presidentea dan Miguel Sanzek “euskaldunen eskubideak inoiz ez dituela urratu” esanez egin dituen adierazpenen aurrean, Gazte abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, nori ziria sartu nahi dion galdetzen dio.
UPNren gobernuak araudi sektarioa hizkuntza eta sinboloen arloan eta ikastolekiko duen politikaz baliatuz aplikatzen duen politika uniformatzailea salatzen du gazte erakunde abertzaleak. Bere edukia milaka nafarren askatasunaren aurka landu da. Nafarrek sentimendu euskalduna eta nafarra batera bizitzeko eskubidea bai dute. Askatasunen murrizketa onartezina suposatzen du politika uniformatzaile honek.
Ezin zaio euskalduna dan nafarroako gizarte zati horri bere identitatea eta euskaldun izatearen sentimendua inposaketaren bidea jarraituz ukatu.
Guzti honengatik, Gazte Abertzaleak gobernu honek ezartzen dituen inposaketen aurka agertzen da. Milaka Nafarren askatasuna urratzen duelako. Milaka nafarrek euskaldun eta nafar izatearen sentimentuak zilegitasunez batera bizitzeko eskubidea baitute. Eta era berean aniztasunaren eta askatasunen errespetuaren aldeko apustua egiten du.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes