Euskararen Nazioarteko Eguna 2009
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Euskararekin duen konpromisoa berretsi nahi du hizkuntz honen nazioarteko egunean, eta honen eskubideak urratzen dituztenei adierazi nahi die gazte erakundea beti egongo dela euskaren aldeko ekimenetan eta honen eskubideen urraketaren aurka.
“Menperatu beharreko bi hizkuntzatatik bat baino ez dute menperatzen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazte guztiek: gaztelera” diote Gazte independentistek, Euskal Herria euskalduntzearen inguruan “zenbait sektoreren borondate politikoa falta” dela azpimarratuz eta “gizarteko kontsentsua” beharrezkoa dela aldarrikatuz.
Gazte Abertzaleakek hiru gertakarietan jarri izan nahi du egun honen garrantziaren gakoa:
- Nafarroako Foru Gobernuak Nafarroako euskarazko komunikabideei agindutako 240.000 euroko dirulaguntza kendu die. Hainbat aldizkarik dirulaguntza aginduta zegoenez, inbertsioak burutu zituzten, eta orain jakinarazi diete dirulaguntzarik ez dagoela. 47 lagun omen dabiltza komunikabide horietan lanean, eta kalera doaz. Gazte Abertzaleaken aburuz, adierazpen askatasunaren kontrako ekintzatzat har daiteke.
- Eusko Jaurlaritzak hartutako azken erabakiak aipatzen ditu: Euskara ez izatea hezkuntzan hizkuntz nagusia Curriculum berrian eta hainbat oposaketetan euskara ez dute eskatuko lanpostuetarako. Bi elementu aipagarri, ez dutenak bermatuko administrazio publikoan elebitasuna lortuko denik.
- Euskaldunon Egukariaren auzia abenduaren 15ean hasiko da, Auzitegi Nazionalean. Gazte Abertzaleakek erabat gaitzesten du euskal kultura eta izaeraren funtsa sostengatzen duten lanabesen zapuztearen saiakera espainiar estatuaren aldetik.
Gazte Abertzaleakek pasaden Irailean izandako kongresuan berretsi zuen bezala, Euskararen aldeko duen konpromisoa berriro ere publikoki adierazi nahi du, Europako ondare kultural zaharrenaren alde. Gazte Abertzaleakek bere hastapenetik du Euskararen aldeko konpromisoa eta iraileko konklabean bere estatuetan berretsi zuen Euskara erakundeko hizkuntz ofiziala dela aldarrikatuz.
Gazte Abertzaleakek PP-PSOEk egindako espainiar koalizioari gogorarazi nahi die Euskarari, ondare kultural bezala, ezin zaiola eskubiderik urratu eta honen hedakundea defendatu behar dela, beste hizkuntzen gainetik. Ezin dela Euskara alde batera utzi Gaztelaniaren hedakundea sustatuaz.
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


