Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Euskal Herriaren kulturaren eta euskaldunon nortasunaren erakusle den hizkuntzaren egoera aztertzerakoan, argi-ilunak ikus daitezke. Euskara ofiziala izateak esparru instituzionalean bere erabilera bermatu eta hiztunei hizkuntza-eskubideak aitortzen dizkie, baina lurraldez lurralde euskarak jasotzen duen legezko babesa oso ezberdina da. Iparraldean euskararen ofizialtasuna aitortzeko dago oraindik. Nafarroan Euskararen Legea egon badagoen arren, egoera orokorra kaskarra da, legediak lurraldea hizkuntza eskubideen arabera zatitu eta eremu erdaldunean euskararen ofizialtasuna ukatu egiten duelako.

Euskal Autonomia Erkidegoan Euskararen erabilerarako eta normalizaziorako 10/1982 Legeak (Euskararen Legea deiturikoak) arautzen du euskararen erregimen juridikoa. Carlos Garaikoetxearen gobernuak bultzatutako eta talde politiko guztien babesa jaso zuen Legea aurrerapen handia izan zen zalantzarik gabe, euskarari, gaztelaniarekin batera, ofizialtasuna aitortu eta legezko babesa eman baitzion. Hala eta guztiz ere, EAEko Euskararen Legean hutsuneak daude. Araudian eskubideak ongi formulaturik dauden arren, eskubideak ez dira praktikan ondo erabili. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen arteko berdintasuna formala da, baina ez da berdintasun erreala izatera heldu. Legearen aplikazioan gabezia handiak egon arren, legea oraindik ere baliagarria da, hain justu, eskaintzen dituen baliabide guztiak oraindik martxan jarri ez direlako eta, beraz, helburu orokorrak betetzeko daudelako.

Argi izan behar da arauek ezin dutela besterik gabe errealitatea aldatu eta, horregatik, lege-testuetan idatziz ezartzen diren xedeak ez direla beti berehalakoan gauzatzen. Legediak helburuak lortzeko tresna besterik ez dira, euskararen normalizaziorako bidean lagungarri diren bitartekoak.

EAEko Euskararen Legeak 25 urte bete berri ditu eta iaz Nafarroako Euskararen Legearen 20. urteurrena izan zen. Iparraldean, berriz, ezin urteurrenik ospatu.

Euskal Herriko eremu batzuetan euskarari ofizialtasuna aitortzearen ondorioz, herritarrei hizkuntza eskubideak onartu eta erakunde publikoei haien zaintzarako betebeharra eman zaie. Baina, edozein hizkuntzaren etorkizunaren bermea ez da lege bat, haren erabilera baizik. Hizkuntza bat dakienak erabiltzen ez duelako galtzen da.


9 Erantzunak to “A-3: Euskararen Nazioarteko Eguna 2007”

  1. 1 Jordi

    nik GAk euskararen aldeko diru bilketarako atera zituen kamiseta ikaragarri gustatzen zait. Noski, kanpaina bera ere.
    http://www.gazteabertzaleak.org/wp-content/uploads/2007/09/4.JPG

    Galdera bat: Kutxidazu bidea euskaraz kanpaina (http://www.gazteabertzaleak.org/kutxidazu-bidea-euskaraz/)
    ihaz zinemaldiaren garaian egin zenutenaren gaurkotzea da. Ezta?

  2. 2 Jordi
  3. 3 Zazpi
  4. 4 gorri

    Beste urte bat, Euskara zabalduz lau haizetara.

  5. 5 euskaltzale1

    Karlos Garaikoetxearen legea, garaiko testuinguruari erreparatuta, benetan txalogarria izan zen. Gezurra dirudi zein azkar ahazten ditugun gure lorpenak.

  6. 6 oso interesgarria
  7. 7 1545 - Kontrapasa!

    Heuscara ialgui adi campora

    Garacico herria

    Benedica dadila

    Heuscarari eman dio

    Behar duyen thornuya.

    Heuscara

    Ialgui adi plaçara

    Berce gendec vste çuten

    Ecin scriba çayteyen

    Oray dute phorogatu

    Enganatu cirela.

    Heuscara

    Ialgui adi mundura

  8. 8 Haritzpean

    Euskaldunoi (7 lurraldeetako euskaldunoi) batzen gaituena, Euskara!
    Hizkuntz-eskubideak lurralde guztian bermatzeko borrokatu beharra dugu!

    Tiriki-trauki
    hiru ta lau dira zazpi,
    xurruxumurru
    bat batean dira urrun,
    tiriki-trauki
    ezker eskubi
    bien artean dago zubi,
    hots bare-bare
    hor leiho sare
    hiru ta lau dira bi…

    Tiriki-trauki
    hiru ta lau dira zazpi,
    xurruxumurru
    bat batean dira urrun,
    tiriki-trauki
    ezker eskubi
    bien artean dago zubi,
    hots bare-bare
    hor leiho sare
    hiru ta lau dira bi…

    Tiriki-trauki
    hiru ta lau dira zazpi,
    xurruxumurru
    bat batean dira urrun,
    tiriki-trauki
    ezker eskubi
    bien artean dago zubi,
    hots bare-bare
    hor leiho sare
    hiru ta lau dira bi…

    Tiriki-trauki
    hiru ta lau dira zazpi,
    xurruxumurru
    bat batean dira urrun,
    tiriki-trauki
    ezker eskubi
    bien artean dago zubi,
    hots bare-bare
    hor leiho sare
    hiru ta lau dira
    bat, bat, bat, bat
    la, la, la, la

    Ezin dugu ezta ere ahaztu hizkuntza bat ez dela galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta dakitenek erabiltzen ez dutelako!
    Hortxe dago gakoa!

  9. 9 Irene

    oso interesgarria iruditzen zait Cesar Arrondo irakasleak idatzi zuen artikulua. Hemen esteka: http://www.euskoalkartasuna.org/berria_ikusi.php?Hizk=es&DokId=7596&LurId=000000000000000

Utzi erantzuna