Euskararen Ofizialtasunaren aldeko Manifa

Gazte Abertzaleak-eko kide batzu Baionan, Batera plataformak deituriko manifestaldian izan ginen larunbatean, bestak beste Batera plataformarentzat dirua biltzen, sostengu bonoen bidez. Euskal Herria departamentua, Euskararen Koofizialtasuna, Berezko Unibertsitatea eta Laborantza Ganbara galdetzen dituen plataformak konbokatutako manifestaldia, euri jasa handiaren pean pasa zen. Eguraldi txarra izan arren, 7000 lagun bildu ginen Baionan aldarrikapen horiek sustengatzeko.

Aldarrikapen horiek, ezkerreko, eskuineko, abertzale eta ez-abertzale diren jendeak babesten ditu Iparraldean, ideologia politiko guzi horien gainetik, eta Baionan, aldarrikapen horiei buruzko Raffarin lehen ministroaren ukapenari erantzuteko bildu gira.

Etiketa politiko desberdinetako dozenaka hautetsik (65 alkate, hamar bat kontseilari orokor, 200 eta 300 arteko zinegotzi) parte hartu dute 110 elkartek antolaturiko manifestaldian.
Manifestaldi hau, luzera joko duen kanpaina baten hasiera besterik ez zen, eta Baterak hilabetero antolatuko dituen ekintzetan parte hartzen eta ekintza horiek antolatzea laguntzen saiatuko gira GAkoak, gutxienez hurrengo Urrian izango den manifestaldi erraldoia arte.

Gaia: Politika orokorra

WordPress Themes