Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea, bere bermea adierazi nahi dio gaur Eusko Jaurlaritzaren Gobernuari aurkeztutako proposamenaren aurrean. Erakunde independentistaren ustetan, akordioa bilatzearen ezintasunaren aurrean, batzuen eta besteen jarrera mugiezina dela eta, garaia da herriak bere uste demokratikoa emateko. Ez da galdeketa ilegalarik, ez herriaren borondatean oinarritzen ez den demokraziarik.

Zentzu horretan, gogor zalatu nahi du Patxi Lopez-en jarrera, urteak badirelako akordioaren bila gabiltzala eta beti ezetzarekin agertu baita. Urteak geroago hitukoak egindako proposamen berdinaren etorri denean. GA-ren ustetan, euskal gizartea ez da inoxoa eta horregatik alderdi sozialista espainolaren faltsukeriak ez dira onartuak izango.

Beraz, Gazte Abertzaleak-ek galdeketa librearen alde agertzen da, normaltasunaren bidean eman daitekeen urrats beharrezkoa delako.


5 Erantzunak to “Eusko Jaurlaritzaren Gobernuari”

  1. 1 alain

    Herriari galdeketa bat egitea ilegala? Orduan orain dela gutxi Patxi Lopezek prposotu zuen kontzulta honek baino legalago da? baten batek erantzuna badaki?

  2. 2 ortografia garaile

    Nik dakidana da testua akats ortografikoz beterik dagoela. Kontu handiagoz hartu beharreko ardura da testu bat argitaratzea. Hizketan jardutean akats horiek ez dute garrantziarik fonetikak, izan ere, estaltzen baititu. Idazterakoan, baina, kontu handiagorekin ibili behar da.

    Bestela ere, testuaren muinak hainbat arazo planteatzen dizkit. Legitimitatea ezin uka dakioke kontsultari. Izan ere, zer demokratikoagoa herriari hitza ematea baino? Baino, 2005ean EA-PNV bozkatu genuenok, kontsulta aurrera eramateko asmoz egin genuen. Inguruabar zehatz batzuetan. ETAren erahilketarik gabe. Hortaz, gaur egun gauza dagoen bezala egonda, hau ez da nik 2005ean bozkatu nuen kontsulta asmoa.

    Izan ongi

  3. 3 Leire

    Nik uste dut ez dela hori lehendakariak proposatzen duena.

    Nire ustez Ibarretxek 2010ean kontsultara eraman nahi duen akordioa da bortizkeriarik gabe gertatu behar dena, ez hau.
    Kontsulta honetan eskatzen zaio alde batetik ETAri desarmatzea eta Españako Gobernuarekin negoziatzea nola.
    Eta bestalde Euskal alderdiak (PSE batez ere) akordio bat negoziatzera behartzea, eta ondoren Madrilek akordio hori errespetatzea eta ez “zepillatzea”

    izan untsa

  4. 4 Sin blanca por el mundo

    La Real a Segunda que es donde le corresponde - bueno, un poquito más abajo sería su puesto-. Esto ha sucedido porque la ETA llegó tarde para menazar al árbitro,como unas semanas antes había hecho con el árbitro que auspició que el Athleti siguiera en Primera:

    http://sinblancaporelmundo.wordpress.com/2008/03/19/vosotros-los-vascos-y-los-catalanes-nazionalistas-sois-los-culpables/

  5. 5 ortografia garaile

    Eta zuk uste, ETA-ri armen uztea eskatzeko, herriaren erdiak baino pixka bat gutxiagok bozkatuko ez duten kontsulta bat beharrezkoa dela?

    Edo PSE-ri exigitzeko akordioen errespetua, beharrezkotzat duzu kontsulta? NIk ez dut uste. Onargarria iruditzen zait eta nik defendatu egingo dut, baina ez zait iruditzen gizartea bide horretan dagoenik.

    izan ongi

Utzi erantzuna