Ezker Gaztea

Ezker Gaztea Euskal Herriko mapa ideologikoan Gazte Abertzaleak-ak duen eremu naturala da. Bai nazio mailan eta bai sozial mailan ere, gure herriak dituen arazoak konpontzeko bideak bilatzerakoan gazteon ezinbesteko partehartzea aldarrikatzen dugu.
Horretarako, gazteriaren kontzientzia, azaldatze eta konpromesura jotzen dugu, ezker gaztetik eraikitzerakoan Euskal Herriari asko eman diezaiokegulako:
1.-Gure etsaiak, kapitalismoa eta indibidualismoa, faxismo eta arrazakeria, intolerantzia eta edozein motatako indarkeria dira. Gizarte berri eta hobeago baten bilatzeak, ezagutzen dugun arma bakarra erabilita, hitza, hauen aurka aritzera behartzen gaitu.
2.-Ekintza politiko eta kaleko lana dira gure jardueren gunea; gure ustetan hauek baitira, erakundetako lanarekin batera, gizartea eraldatzeko bitartekoak.
3.-Gazteria da langabezia eta etxebizitzaren garestitasuna gehien jasatzen duen taldea. Horregatik, lan duina eta etxebizitza dira gure arrazoibidearen zutabeak.
4.-”Beste mundu bat posible da” leloarekin bat gatoz, eta horrela herri eta pertsonen arteko desberdintasunak handitu, lurraren biztanleri gehiena baztertu, eredu kultural bakarra inposatu eta konponezineko ondorioak dituen ingurumenaren deuseztapena ekartzen dituen globalizazio neoliberal anker honen aurka agertzen gara.
5.-Egungo Demokrazia, merkatuak eta nazioarteko enpresa haundien interesek gidatzen dute. Guk benetako demokrazia baten aldeko apostua egiten dugu, zein hiritarren partehartzean eta giza eskubideen errespetuan oinarrituta begirune eta tolerantziaren eredu bihurtuko da.
Ezker Gaztea, Gazte Abertzaleak erakundeak proposatzen duen alternatiba da. Euskal Herria eraikitze prozesua burutzerakoan, diskurtso sozial eta itxaropentsu batek bultzatuta, gauzak egiteko beste era bat dagoela esateko sortutako alternatiba.




