GA Ezkerraldea ere elmundial.org kanpainan!

Azken astean GARA egunkarian orri oso eduki eta gero, aurrera jarraitzen dugu elmundial.org kanpainarekin, hilabetea bukatu arte gutxi gora behera (Mundiala bukatu arte, hain zuzen) egongo baita indarrean honako kanpaina. Horrexegatik, orain ahalik eta bisita gehien lortu behar ditugu, eta horretarako publizitatea behar da, edozein motako publizitatea. Interneten publizitatea lortzen ari gara jada, blog eta abarren bitartez, baina ohiko metodoak ere erabilgarriak dira asko eta horregatik GA Ezkerraldeak ere elmundial.org kanpainaren alde egin zuen atzo, argazkietan ikus dezakezuen bezala. Atera berri den kanpainako pegatinen irudia pankartetara eramanez, ekintza burutu genuen Ezkerraldeko herri batzuetan, Barakaldon, Sestaon, Ortuellan eta Muskizen, hain zuzen. Arratsaldez Muskizko alkartetxean bildu ginek pankartak prestatzen eta gero zonaldetik jarri genituen.

Kanpaina honi jarraipena emango diogu hurrengo astean Muskizko jaiak direla eta, jaietarako antzeko pankarta batzuk prestatzen.

Euskal Herria Mundialera

Euskal Herria Mundialera

Euskal Herria Mundialera

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes