Florentziatik Euskal Herrira

Web honetan jadanik iragarri dugunez, artikulu, berri… etabarren bidez, joandako Azaroan Florentzian ospatu zen I Foru Sozial Europearra.

Foru horretan Euskal Herriko ordezkaritza ugari bildu zen, eta han tratatutako gaien interesa ikusirik, Elkarlanean-Leioatik eta Gazte Abertzaleak-etik, oso interesgarritzat jo genuen han egondako batzuekin mahai ingurua antolatzea. Horiek Florentziara eramandako aldarrikapena herrien eskubideak bermatuko dituen Europa solidario eta justu baten eraikuntzaren aldekoa izan zen.

Mahai inguru horretan Josu Egireun, Hemen eta Munduan taldekoa, Mikel Noval, ELA sindikatukoa, eta Nekane Alzelai, Eusko Alkartasunako parlamentaria, bildu ziren.

Lehenengoz, EAko ordezkariak hitz egin zuen; zenbaki eta adibideen bidez globalizazio neoliberalak eragindako gizazpiko egoera antidemokratikoa plazaratu zigun, batez ere herrialde pobreenetan duen eragina, eta era berean Banku Mundialak, Nazioarteko Dirutza Fondoak eta Merkataritzarako Munduko Erakundeak prozesu honetan duten papera salatu zuen.

Florentziako irudia

Bigarrenez, Josu Egireun, Hemen eta Munduan taldekoak, Florentzian gertatutakoaren berri zehatza helarazi zigun, eta nola, Berlusconi gobernuak Forua dinamitatzeko saiakerak egin arren, hauxe benetazko arrakasta izan zen, bertan 58.000 pertsonak hartu baitzuten parte. Baina, zalantzarik gabe, gauzarik aipagarriena Larunbata 9ko manifestaldia izan zen, non 800.000 pertsonak Gerraren aurkako bere aldarrikapena plazaratu zuten, era pakezale batez eta inolako istilurik gertatu gabe.

Azkenik, Mikel Noval, ELA sindikatuko batzordekidea, zehatz zehazki aztertu zituen Florentzian tratatutako gai nagusiak: Erasoaldi Neoliberala, Gerra eta Eskubide sozialak. Modu horretan, planetako herri guztiei giza eskubideak, eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak globalizatzearen garrantziari ekin zion eta herriek duten eskubidea, beraien etorkizuna askatasunez eta era demokratiko batez erabakitzeko, bereziki aipatuz. Era berean, EEBBek, nagusiki, egiten duten Gerraren erabilera, beraien interes ekonomikoen aldekoa, salatu nahi izan zuen.

Baina zalantzarik gabe aldirik interesgarrien eta animatuena azkenengoa izan zen, Zientzia Sozial eta Komunikazioetako Fakultateko Areto Nagusian bildutako pertsona ugarik hizlariekin eztabaida interesgarri izateko aukera izan zutenean.

Florentziako irudia

Gaia: Hitzaldia

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes