Formakuntza Eskola: Estatu espainolaren antolakuntza

Pasa dan larunbatean, uztailak 10, goizeko 11.30etan, Eusko Alkartasunaren Bilboko egoitzan, Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek antolatutako hirugarren formazio ihardunaldia izan genuen, urteko formazio plangintzaren barnean kokatuta.
Gaia Espainiar Estatuaren Antolaketa izan zan, gure burujabetasun helburua eta egungo Espainiar Estatuaren egitura kontutan hartuz, gai honi buruz ezagupenak gureganatzea ona litzatekela pentsatu genuen.
Hizlaria Julio Artetxe, EAko militantea eta lanbidez abokatua, izan zan, egun Santurtzin zinegotzia eta BEAZ-en Zuzendaria dana.
Ihardunaldira nahiko jende hurbildu zan eta partehartzea esanguratsua izan zan.
Julio Artetxek ondoko eskema hau proposatu zigun eta eskema honen arabera ponentzia garatu zuen:

Estatuaren eta gaurarte izan duen eboluzioaren historiari buruzko sarrera laburra.
Espainiar Estatuaren Antolaketa.

Lehenengo blokeraen barruan, Estatuaren irudia Historian zehar azaltzen joan zan eta gaurarte ematen joan diran Estatu mota ezberdinen azalpena eman zigun, horrez gain Estatuaren definizioa ere eman zuen: Herria, Lurraldea eta Subiranotasun Boterea, beti ordenamendu juridikora lotuta.
Estatuaren antolaketan sartuz, egungo Estatuaren egiturara Trantzisioan nola heldu zan azaldu zuen eta egun ondorioak zeintzuk diran agertu zizkigun.
Botereen banaketari buruz, autogobernuari buruz eta Autonomi Erkidegoei buruz ere aritu zan besteak beste.
Entzuleen partehartzea eta ekarpenak etengabeak izan ziran, Juliok berak partehartzea bultzatu zuen, ponentzia era oso interesgarri eta pedagogikoan eman zan.
Bi ordu eman ondoren, ihardunaldia amaitu genuen, eta hurrengo ihardunaldi batetarako Euskal Herriaren antolaketari buruz aritzea proposatu genuen, Juliok berak azalduko liguke gaia.

Gaia: Jardunaldiak

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes