Frantzes hizkuntzaren akademiari erantzuna

Gazte Abertzaleak- etik erabat kezkagarria deritzogu Frantses Hizkuntzaren Akademiak  Frantziako Konstituzioan hizkuntza gutxituen aipamena sartzea gaitzestea. Hizkuntza gutxituak aipatzen duen testu hau Frantziako erakundeen berrantolaketa eztabaidatzen ari zen unean aurkeztu egin zuen diputatu talde batek, zeinetan Konstituzioko lehen artikuluan “hizkuntza gutxituak Frantziaren ondare dira” sartzearen proposamena egin zuten. Frantses Hizkuntzaren Akademiaren aburuz, hori onartezina da eta kezka eragiten diola onartu du,  bigarren artikulura arte itxoin behar delako frantsesaren erreferentzia aurkitzeko zeinetan “frantsesa da Frantziako hizkuntza bakarra” jartzen duen.

Harrigarria iruditzen zaigu, Hizkuntzekiko gertutasun gehiago izan beharko lukeen erakunde batek horrelako kezka izatea Frantzian frantsesaren erabilera orokortua dagoenean eta hizkuntza gutxituak bizirauteko Gobernu zentraletik ez dituztenean laguntza haina jasotzen.

Gazte Abertzaleak-etik oroitarazi nahi dugu hizkuntzarik gabe ez genukeela izango geure buruaren konzientziarik, hizkuntzek kolektibo baten parte egiten baikatu.

Gure kasuan, euskara ikusten dugu hizkuntz- politiken menpe tratu txarrak pairatu dituenak Frantzian, besteak beste, bere erabilera erabat murriztuz urteetan eta laguntza eza izanik Frantziako gobernu zentralistaren partetik. Aitzitik, hizkuntza gutxituen aipamena konstituzioan ez du euskararen egoerari lagunduko, batik bat Chritsine Albanell-ek pasadan maiatzaren 7an Parisek Hizkuntza Gutxituen Europako Karta ez zuela sinatuko esan zuenean.

Hizkuntza herri bateko kulturaren zatirik garrantzitsuena da, zaindu behar dena momentu oro eta gizakiaren kultur- aberastasunaren erreferentea izanik, hizkuntza gutxituen bizirautearen aldeko borrokan guztiok parte hartu behar duguna.

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes