GA 92. artikuluaren aplikazioaren alde
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Euskal-Herria, Gazte-Abertzaleak, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bat egiten du datorren larunbatean Arrasaten arratsaldeko 19:00tan burutuko dan manifestaldiarekin. Ekintza Ion Agirre Agiriano presoaren eskubideen defentsan lan egiten duen plataformak antolatu du. Gazte Abertzaleak-en ustetan, benetan ikaragarria da nola demokratiko eta zuzenbidezkotzat bere burua duen estatu batean Agirre-ren bezalako kasuak ematen jarraitzen diren. Presoa 64 urtetakoa eta osasun arazo larriekin izanda 92.artikuloaren aplikazioa ukatua ikusi du.
Bide batez, erakunde independentistak oraingo honetan ere, euskal presoen eskubideak errespeta daitezenaren aldeko deia egin nahi du, asko eta asko baitira oraindik ere bete gabe dauden eta sistematikoki urratzen diren eskubideak. Gazte Abertzaleak-ek presoak Euskal Herriratzea eskatzen du lehendabiziko neurri gisa normaltasunaren bidean aurrera egiteko eta bake prozesuaren bidean espainiar gobernuaren aldetik keinu garrantzitsua suposatuko lukeelako.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “GA 92. artikuluaren aplikazioaren alde”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna