Gazte Abertzaleak-ek, bere babesa eman nahi die asteburu honetan ETAren ekintza indartsuen ondorio kaltetuak izan diren pertsona guztiei. Gazte erakundearentzat, beharrezkoa da berriro ere ETAri indarkeria ustearen eskaera egitea. Gaur egun, helburu politiko bat borroko armatuaren bitartez lortuko dela pentsatzea taxugabekeri galanta da. Horregatik, GA-ek ETAri irtenbideak eta normalizazio politikoa bilatzen dutenen aldera pasatzearen eskaera egiten dio, behingoz indarkeria baztertuta. Normaltasunean eta gizabanakoen askatasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko.
Herriaren eskubideen alde, gizabanakoen eskubideak urratzea eta
herriaren izenean, herritarren kontra egiten jarraitzen du ETA-k. Baina, nire izenean ez dituzte atentatuak egiten.
Gazte Abertzaleek argi eta garbi diogu EZ indarkeriari.