GA Efayren biltzar orokorrean

Gazte Abertzaleak-ek pasadan asteburuan Bartzelonan antolatutako EFAy-ko biltzar orokorrean parte hartu zuen. GA-ko Idazkari Orokorrak, Alain Zamorano, nabarmendu nahi izan du Gazte Abertzaleak-ek egindako ekarpenen arrakasta eta ohi izan den bezala “beste gazte erakundeekin harremanak indartzeko eta ideiak partekatzeko” momentu paregabea izan dela biltzarra. Denbora gutxi barru Europako Parlamenturako hauteskudeak aurrez- aurre izango ditugu, eta biltzar honek erakunde bakoitzeko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera eman du, bakoitzaren ilusioak eta indarrak mahai gainean jarririk guztiok batera Europa berri bat eraiki dezagun.

9 iruzkin

  • Oier, 2009 Apirila 2 @ 2:28 pm

    oso ondo dago mezua, baina biltzar edo idazkari orokorra esan ordez, nagusia jarriko nuke, ustez egokiagoa delako.

    ondo izan

  • Urko, 2009 Apirila 6 @ 10:46 am

    Uste det nagusitazunak ez datozela bat gazte abertzalekin. baina beno beste batean sakondu dezakegu arlo horretan. Oier gernikan ikusiko gara?

  • Hidalgo, 2009 Apirila 6 @ 11:05 pm

    Aberri Egunean danok Gernikara!!!
    Aberria ala Hil!!

  • Unai, 2009 Apirila 7 @ 6:30 pm

    Aberri egunean inoiz baino ozenago entzun behar du Gazte Abertzaleon oihuak! Gora Euskal Herriko Gazte Abertzaleak!! Jo ta ke!!!

  • Zein ederra, 2009 Apirila 8 @ 12:39 pm

    Egin behar duzuena da behin betiko desagertu. EAk ez dauka esparrurik hauteskundeetan, eta boz abertzaleak komuntzulotik behera botatzea baino ez dakarzue. Onartu zuen porrota eta duintasunez erretiratu.
    Ea zuen nagusiek hizkuntza biak erabiltzen dituzten web orrian, ia erdara hutsean baitago. Hori euskaltzaletasuna hori

  • Jeshua, 2009 Apirila 8 @ 12:55 pm

    Azken ideia kuriosoa da. Lehenago joan Euskal Herriko Karlisteei. Ez dakit zergatik ez dute beraien alderdia bertan behera geratu. Edo adibide asko jarri ditzaket. Kuriosoa da zeren eta badaude jende asko esaten gu garela beraien erreferente esparru publikoan euskal herriko mailan, bai bizkaian, bai gipuzkoan, bai araban, bai nafarroan ta baita iparraldean ere. Eta Argentinan. Udal mailan badaude zinegotzi asko, alkate asko, hiri erakunde asko alkartetxeekin batera, badaude junteroak da diputatu foralak, badaude legebiltzarkideak … EAk dauka beraien militante nahi duten egin geroa. Beraiek erabaki behar dute nondik nora joan. Behintzat nik ez nago ados mezu txarrak emateko ta etxekalte izateko, ez abertzaleen barne.

  • Unai, 2009 Apirila 8 @ 10:26 pm

    Baten bat duintasun gutxirekin dabil azken boladan gune abertzaleotan kakalan zikina eginez eta onena da nahiz eta bere izenez sinatzeko gai ez den badakigula nor den. Zein ederra litzatekeen Euskal Herria zekenkeriarik gabe!
    Ezkerretik goraintziak ingurukoei!!

  • derzu, 2009 Apirila 9 @ 8:54 pm

    EA desagertzen bada izan dadila arrazoi bakar batengatik, hau da, sortu dela (behingoz!) indar potente duin bat mapa politikoaren ezkerretara, ez soilik EA, baina bai EAk aportatzeko duenarekin ERE (asko dela).

    Hori bai, web orriaren euskararen erabileraren kritikarekin ados.

    Ondo pasa Gernikan!

  • Zein ederra, 2009 Apirila 14 @ 5:03 pm

    Nor naiz ba? Zer naiz? Onartu zuen porrota, ez dago besterik. Zekenkeria? Zenbat alderdi espainol dago eta zenbat abertzale? Bozak sakabanatzea da gure kaltea, eta galdu duenak jakin behar du alde batera geratzen. Ezkerra? Zer da ezkerra zuentzat? Non dago? Zertan ikusten da? EAJren itzaletan egin dituzuen politiketan? Hortaz zein da ezkertiarra? Zuek ala EAJ? Non dago zuen esparrua euskal politikagintzan?

Post honetarako beste estekak

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes