GA-ek aberrazio antidemokratikotzat hartzen du Nafarroako Parlamentuak aprobatutako deklarazioa
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, aberrazio antidemokratikotzat hartzen du atzo UPN eta CDN-ren aldeko botoekin Nafarroako Parlamentuan aprobatutako deklarazioa. Gazte erakundearentzat, testuak nafar gizartearen pluraltasuna ez du onartzen eta bere biztanleen erabakitzeko eskubideari uko egiten dio. Bere geroa eta Nafarroako ordenamendu juridiko-administratiboa erabaki nahi duten milaka nafarrei bizkarra ematen dion testua da.
Zentzu horretan, GA-ek, berehalako atzera egitea eskatzen die alderdi espainolistei, bestela parlamentu batean ikusi den ekintzarik antidemokratikorik handienaren aurrean egongo baigara. Beste sentsibilitateak noizbait gobernura heldu ahal izatea ukatzea, nafarren eskubideak ukatzea da. Horregatik erakunde independentistak, gaur gogoratu nahi du joan den urtean ateratako kanpainaren leloa Nafarra izateko eskubidea, Euskalduna izateko eskubidea
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





