GA-ek bere alkartasuna erakusten dio Jon Aritz Bengoetxeari

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, berriro ere bere alkartasuna eta gertutasuna erakutsi nahi dio bere kide eta Bilboko zinegotzia den Jon Aritz Bengoetxeari jasaten ari den etengabeko jazarpen politikoagaitik. Gazte erakundearentzat, atzo Bilboko kaleetan gertatutakoa, Bengoetxearen kontrako paperak lurrean ikusi ahal izan ziren, Bilboko biztanleen kontrako errespetu falta bat besterik ez da, hauek bere ordezkaritza demokratikoki aukeratu zutelako, EAko ordezkaria hauetan barne. Horregatik GA-ek, zinegotzi honen lana behingoz errespetatua izan dadilaren eskaera egiten du, edozein aldarrikapen politikoa bide bakezale eta zibikoen bitartez egitearen beharra eskatzen duelarik.

Gazte Abertzaleak-ek bide batez alkartasun mezua helarazi nahi die Euskal Herri hobe baten bidean lanean egunero diarduten EAko ordezkariak direnei eta ekintza faxista eta mafioso hauek jasan behar dituztenei. Bide hauek edozein aldarrikapenaren helburuaren kontrako efektua besterik ez dutelako.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes