GA-ek bere alkartasuna erakusten dio Unai Romano-ri
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek harrigarritzat hartzen du azken egunetan Unai Romano euskal gaztearen auziaren inguruan izandako gertakizunak eta honi bere alkartasunik sendoena erakutsi nahi dio. Erakunde independentistarentzat, erabat argi gelditu da jada zein izan zen Romanok polizi etxean jasotako tratua eta horregatik ez du ulertzen zergatik artxibatu den honen salaketa. Behin gehiago ere, euskal gizartea harrituta ikusi behar du nola Espainiako justiziak partzialitate osoz jokatzen duen euskal politikagintzarekin harremana duen gai batean. Espainiar estatuaren justiziaren zilegitasuna hutsa da eta euskal kutsua duen edozeren aurrean duen jarrera aurreko autoritarismoen garrak besterik ez dira.
GA bide batez bere alkartasunik zintzoena erakutsi nahi dio Unai Romanori momentu latz honetan eta nahi dutena egiteko karta zuria duten politikari atzerakoien zuzendaritzapean lan egiten dutenekin justizia egin dadila eskatzen du. Justiziaren garaia heldu da, Euskal Herriaren kontrako estatuen gerra zikinak bukatzeko garaia.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “GA-ek bere alkartasuna erakusten dio Unai Romano-ri”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna