Gazte Abertzaleak-ek astakeri eta bidegabekeri demokratikotzat hartzen du, ustezko sozialistaz osatutako gobernu batek, herri bati ahotsa ematea bilatzen duen lege baten aurkako ilegalitate errekurtsoa jartzea. Zentzu horretan, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ulertezinatzat eta EAEko autogobernuaren gaineko esku-sartze garbi bezala definitzen du Espainiar estatuko gobernuaren jarrera. Horrela gelditu ezin daitekeen deslegitimazio saiakera garbia.
Horregatik, GA-ek euskal instituzioei beharrezkoak diren mobilizazioetarako deia egiten die. Hala nola, hauteskundetan jasotako legitimitatea medio, espainiar estatuari desobedientzia egiteko eskaera, bukatugabeko trantsizioa hasi zenetik izandako gertaerarik larrienaren aurrean baikaude.
Euskadi eta bere hiritarrek erabakitzeko eskubidea dute eta GA-ek proposatutako daten buruan galdeketa egin dadin burrukan izango da hurrengo hilabeteetan.
Herriari ahotsa ematea baino ekintza demokratikorik ba al dago?
Euskal gizarteari bi galdera luzatzea baino gauza demokratikorik ba al da?