Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere gaitzespena adierazi nahi du atzo Auzitegi Nazionalaren atarian gertatutako egintza penagarrien aurrean. “Libertad y Justicia” erakundearen partaideek bere zatarkeria morala erakutsi dute pertsona baten heriotza botila bat zabalduz ospatu nahi izanagatik. Iritzi politikoak alde batera, pertsona bat zendu izana ez da ospatzeko gauza. Beraz, gertakizun penagarria da eta gatazka politikoaren inguruan sortutako zenbait erakunderen benetako izaera nolakoa dan erakusten duena .

GA-ek galdetu nahi dio PP-ri zein den gertakizun hauen aurrean duen iritzia eta zein den erakunde honekin duen harremana argitzea eskatzen dio.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “GA-ek gogor salatu du “Dignidad y Justicia”-ren portaera”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna