GA-ek HZ-k EUROPAR HAUTESKUNDEETARA AURKEZTEKO ESKUBIDEA DEFENDATU DU
Gobernu espainiarrak aukera politiko bat ilegalizatuko balu, aurreko gobernuek izan dituzten jarrera antidemokratikoen jarraipena egiten duela esan nahiko luke
Gazte Abertzaleak-ek, EA-ko gazte erakundeak, Herritarren Zerrenda-k europar hauteskundeetara aurkezteko eskubidea izan behar duela adierazi du, eta aukera politiko abertzaleen ilegalizazioaren inguruko eztabaida berrartzea kezkagarria dela dio.Erakundearen ustez, gizartearen oniritzia azaltzen duten 49.000 sinaduren atzean izan eta betebehar legal guztiak betetzen dituen zerrenda bat kuestionatzea, eta are gehiago, legez kanpo uztea ulergaitza da.Zentzu honetan, aukera politiko hori legez kanpo uzteko bide bakarra espainiar Gobernuak botere judizialean bertan eragin zuzena izatea da. Exekutiboak botere judizialean eragin zuzena izango balu, aurretik datorkion botere banaketa eza berriro ere azalduko zen. Aurreko gobernuak utzitako kutsu antidemokratikoen jarrerak eta ekintzak mantentzen direlaren froga argia izango litzateke, adierazi du GA-en Idazkari Nagusi den Andoni Iturzaetak. Era berean, GA-ek, izenez baino ez zinez dugun demokrazia honetan, Alderdi Politikoen Legea Euskal Herriko eskubide politikoen urraketarako bururatu den legerik eraginkorrena dela esaten du.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


