GA-ek irizten du ETAren agiriak Madrilgo gobernuarekin dituen kointzidentziak nabarmentzen dituela

Gazte Abertzaleak-ek dio PP eta bere adarrek ETArekin batera nazio eraikuntzaren arerioak direla.

Gazte Abertzaleak-ek egungo egoera politikoa aztertzeko gaur Gasteizen izan bileraren ostean, bere azterketan ondorioztatutakoa jakin arazi nahi du, ETA eta PPren Gobernua bere laguntzaileekin batera Euskalherriaren gaur egungo markoaren gainditze prozesuaren arerio efektiboak direla agertuz.

EAko gazteriak uste du geroz eta nabarmenagoa dela Alderdi Popularraren politka frankistaren eta talde armatuaren komunikazioen konplizidadea. Gazte Abertzaleak-en Idazkari Nagusi den Andoni Iturzaetaren esanetan “argigarri da Madrildik euskal eliz jerarkiaren aurka, Grupo Mondragonen aurka zein Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren aurka egin izan diren kritikak ETAren azken agiriarekin bat etortzea”. Gazte erakunde aurrerakoiaren aburuz, geroz eta nabariagoa da bi aldeetatik herri honen bake, askatasun eta demokraziaren itxaropenen aurka egiten ari diren erasoa.

Andoni Iturzaetaren ustez, “Espainiaren batasun hautsiezina helburu duen Alderdi Popularraren politika totalitario eta uniformizatzaileak, gure herriak eskatzeaz nekatzen ez den funtsezko eskubideak urratzen baditu ere, ETAren ekintza kriminaletan eta bere komunikatuetan euskarri galanta eta era berean susmagarria topatzen du”. Hau dela eta Gazte Abertzaleak-ek uste du, denoi toki emango ligukeen eta eskubieak bide demokratikoez erabiltzen ahalbideratuko ligukeen euskal gizarte plural baten eraikuntzaren arerioen zomorro-kentze lana beharrezkoa dela. Hala, Andoni Iturzaetak uste du “ETAk benetan herri honen askatasunaren eskubidea bilatzen badu, hasieratik hasi behar du; armak utziaz gu bere krimen eta mehatxuetatik libratuz eta dion herriaren oihua entzunaz, zeinak ETAri zilegitasuna kendu eta aspalditik borroka armatua utz dezan exijitzen baitio”.

Era berean, Gazte Abertzaleak-ek uste du Alderdi Popularrak kontrolatzen eta bultzatzen dituen adar ezberdinei ere zomorroa kendu behar zaie. Haun artean, hedabideen kontrol eta manipulazioaz gain, “Contra el Nacionalismo obligatorio” lelodun manifestaldiak antolatzen dituzten foro eta elkarteak aurkitzen dira. “Iturzaetaren aburuz, azken hauei “une hauetan, Euskalherrian obligaziozkoa den bakarra, Nortasun Agiri Nazionala eramatea da, non nahi eta nahi ez frantziar ala espainiar nazionalidadea agertzen baiten. Nazionalismo obligatorio bakarra haiek ordezkatzen dutena baino ez da; espainiarra.”

Azkenik, Gazte Abertzaleak Nazio Eraikuntzan etsaien oztopoez gain aurrera egiteko beharra azpimarratzen du, izan ere gure herriaren premiazko ezkakizuna baita eta EAEko Gobernuak iragan maiatzako hauteskundetan bere gain harturiko erantzunkizuna delako.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes