GA-ek, PSOE eta PNVren arteko akordio kritikatzen du
Gazte Abertzaleak-ek, akordio merkantilista politikotzat hartzen du, PNV eta PSOEek transferentzia baten eta aurrekontuetarako aldeko boto batekin egin duten trukea. Gazte erakundearentzat, PNVren zenbait sektorek, erabakitzeko eskubidea errebindikatzerakoan kredibilitate guztia galtzen dute horrelako ekintzekin. Argi gelditzen da honekin ere, euskal gizartea engainatzen dela Espainiatik behin eta berriro bere eskubide kolektiboen inguruan.
Zentzu horretan, GA-ek uste du argi gelditzen dela zein den espainiar estatuaren jokua. Behin eta berriro tranferentziarik ez dela egongo esaten duen bitartean, bere proposamen baten aldeko botoa jasota iritzia aldatzen du. Honek erakusten du, euskal gizartearen eskubideak ez direla errespetatzen eta ez direla sekula errespetatuko apur batzuen truke gizarteari sorbalda emateko inolako erreparotik ez dutenak dauden bitartean.
3 iruzkin
Post honetarako beste estekak
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI







Josu, 2008 Urria 25 @ 1:33 pm
Guztiz kritikagarria da Estatuburuek transferentzietaz egiten duten erabilpena, baina txalogarria negoziazio merkantilista horietatik PNVk transferentzia eta inbertsioak ekartzea.
alain, 2008 Urria 25 @ 5:42 pm
Estatuburuek? Negoziazio honek EAJ eta PSOEren artean burutu da. Euskal Herriko herritaei sorbalda emonez. Inoiz ez dugu jakingo noraino iritziko zen PSOEk estatuen aurrekontuak aurrera ataratzeko gauden egoeran ikusita. Nik ez dakit txalogarria den ala ez.
inguma, 2008 Urria 31 @ 12:54 am
transferentzia hau ez dugu onartu behar. Iruzurra da. Transferentzia erdia alegia