Gazte Abertzaleak-ek modu positiboan hartzen du behingoz PSE akordio baten bilaketaren prozesuan sartu izana. Hala ere, ez du ulertzen zergatik jarraitzen du erabakitzeko eskubidea herriari lapurtu nahian. Erakunde independentistarentzat txalogarria da mahaiaren gainean jesartzeko borondate handia erakustea, hala ere, ezin dira aldez aurretik mugak jarri prozesuari. Horregatik, GA-ek PSE eta bere buruzagi den Patxi Lopez-i demokraziari eustea eskatzen dio, azkenean herria izan dadin Euskal Herria eta estatuen arteko harremana zein izango den erabakiko duena.

Bide batez, GA-ek gaitzetsi nahi du ETA-k Urdazubin egindako atentatua, kaltetuei bere alkartasuna luzatuz eta gogoraraziz beharrezkoa dela inora eramaten ez gaituen indarkeria alde batera uztea.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “GA-ek ulertezina bezala definitu du PSE-ren jarrera”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna