GA ERE ZUTUNIK! pobreziaren aurka gose greba
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Justizia-soziala, ZaharraGazte Abertzaleakek, Eusko Alkakartasunaren gazte erakundeak, pobreziaren aurkako astearen ospakizuna dela eta, NBE-ak gizarte eragile eta munduko alderdi politiko guztiei luzatutako deialdiari erantzunez egun bateko gose greba egingo du. Jardunaldia ikastaro eta ekintza politikoz beteta izango da “GA ERE ZUTUNIK!” lelopean.
Jardunaldi honekin gazte erakunde ezkertiarrak inpaktu politikoari bere laguntza eman nahi dio munduan egun ematen den kapitalismo bortitzari aurre egiteko asmoarekuin.
Horregatik, formazio jardunaldiaren eta gose grebaren bitartez, nazioarteko mailan erabaki sendoak ematearen alde agertzen da, 2015 urterako jarritako helburuak bete daitezenaren erreibindikazioarekin.
Erakunde independentistak Nazio Batuek hasitako mugimenduari atxikitzen zaio eta konpromezu horien betetzearekin bat egiten du. Alegia: Lehen mailako hezkuntza sistema unibertsala. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia. Umeen heriotza tasaren murrizketa. Amaren osasuna hobetzea. HIESAren kontra egitea, paludismoarekin bukatzea, hala nola beste gaixotasun mundialekin. Garapen iraunkorra bermatzea. Garapenerako erakunde mundiala sortzea.

0 Erantzunak to “GA ERE ZUTUNIK! pobreziaren aurka gose greba”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna