GA Espainiar Konstituzioaren egunean
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ez du ospatuko bihar abenduaren 6a, espainiar estatuaren 1978ko konstituzioaren urtemuga eta eguna erabiliko du bere independentzia zergatik? kanpainaren azken ekintza egiteko, non erakundeak Euskal Herriarentzat duen proeiktua azaltzen den eta Euskal Errepublika Europan duen ahalbideak erakusten diren.
1978ko erreferendumean gertatutakoaren eta bertan izandako emaitzen aurrean, erakunde independentistak mahai gainean jartzen du abertzaletasunaren abstentzioa oso handia izan zela Hego Euskal Herrian. Horren adibide, EAE-ko biztanlegoaren %44,65ak bakarrik parte hartu zuela bere botoa emanez. Hortaz, boto eskubidea zuten euskaldunen %33-k bakarrik eman zioten baietza konsituzio honi 1978. urtean.
Testu konstituzonalak ez zuen behar beste babesik lortu Hego Euskal Herrian. Azken urte hauetan gertatutakoaren balantzea egin behar badugu, argi eta garbi ikus dezakegu garai hartan ematen ziren bil lizkar nagusiei erantzuna emateko gai izan ez den instrumentua dela Espainin indarrean jarri zen konstituzioa.
Garai hartan bi ziren gehienbat Frankoren diktadurak zapalduak ziituen eskubideak, alde batetik banakoen eskubideen aitorpena eta onarpena (asoziatzeko, biltzeko, askatasun ideologikoa) eta beste aldetik, herrien eskaera nazionalei erantzuna ematea. Haien artean nola ez Euskal Herria.
Espainiar kontituzioa aprobatu zenean, gaur egun polítika munduan dabiltzan gazte askok eta orokorrean gizartean dauden pertsona askok ez zuten bozkatzeko aukerarik izan. Gaur egun hala ere badugu eskubide hori.
¿Zer gertatuko litzateke burujabetasunaren eskera, Euskal Herriaren eskubide nazionalen bidean, sine qua non bezala eskatu izan balitz? Ez litzateke ausartegia esatea 1981.urtean izandako estatu kolpea lehenago helduko litzatekeela.
Atzera egitearen benetako arriskuak azaltzen du zergatik euskal aldarrikapen guztiak zergatik ez zuten lekua izan prozesu hartan, eskubide indibidualekin lortu zen bezala.
Horregatik Gazte Abertzaleak-ek sute du trantzisio amaitugabe batean gaudela oraindik ere eta estatu modeloaren lizkarra zabalik dagüela hala nola, Euskal Herria bezalako nazioen papera eta izatearen definizioan.
Beraz, erakunde ezkertiar eta independentistak ez du arrotsa eta inposatua dugun, gazteoi batez ere, espainiar konsituzioaren eguna ospatuko, eta ariketa hisroriko bat eginez 1812ko konstituzioa gogoratzen duen Donostiako plazan ekintzak egingo ditu goizean zehar.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





