Gazte Abertzaleak martxan daukan “Alternatiba Bada” kanpainaren barruan, GA eta JERC, prentsa aurrekoan adierazi zuten elkarlana bultzatuko dutela azken hauteskunde Europarretan izandako abstentzio handia, Katalunian eta Euskal Herrian “Europar konstituzioaren kontrako ezezko masiboa” bilakatu dadin otsailaren 20an ospatuko den erreferendumean. GA-ren ordezkaria ,Miguel de Andres, eta JERC-ekoa, Pere Aragonés, Donostian ospatutako EFAY-ren mahai topaketaren markoa erabilita egin zuten agerraldia. De Andres-ek salatu zuen Europar konstituzioak “ez dituela estaturik gabeko nazioak aitortzen eta ez ditu eskubide linguistiko basikoenak errespetatzen” eta gaineratu zuen, hau horrela ez balitz ere, ezeko botoa emango luketela “eredu neoliberala” defendatzen duelako testuak. GA eta JERC-en jarrera gaizki interpretatua izan daitekeelakoan, argitu zuen “ ez da Katalunia eta Euskal Herria Europar Batasunetik kanpo ustea”, baizik eta Europar konstituzioak Espainia eta Frantziaren “ezetza” jasotzea, halaber, ahalik eta estatu gehien. Horrela, “ aurrera ez ateratzeko eta beste bat eraiki dadin benetako prozesu konstituzionalaren bidez”.

Zentzu berean, aitortu zuen “ez da erraza ulertzea nola PNV, abstentzioa eskatu zuen espainiar konstituzioaren bozketan, autodeterminazio eskubidea aitortzen ez zuelako” eta orain aldeko botoa emango duen “herri bezala aitortzen ez gaituen konstituzioari emandako baietza”.Hortaz “oker nabaria” da bere ustez jeltzaleen jarrera, “konstituzio honek Europan euskal errepublika independentea eratzea ahalbidetzen ez duelako”.

Bere aldetik, Aragonés-ek esan zuen, bozkatzera eramango den Europar Konstituzioa “Frantziako eta Espainiako konstituzioen blindajea suposatzen du, gure herrien gaineko errepresioari eta ikusezintasunari dagokionez”. Adierazi zuen ere, “Espainiar eta Frantziar marko konstituzionalak aldatu nahi badira”, ezin dela onartu “mugen mugiezintasuna ezartzen duen konstituziorik”. “Ez gaude prest gure herriengan Espainiak eta Frantziak dituzten opresio marko nazionalak eta sozialak, indartuko dituen marko europarra onartzeko” gehitu zuen. JERC-en ordezkariaren hitzetan 2007 data garrantzitsua da, Errumania eta Bulgariaren integrazioa eztabaidatuko baitira, beraz, “aukera ematen du tratatu konstituzionalaren zenbait alde eztabaidatzeko”. Beraz, “Ezetzaren aldeko boto asko ematen bada Katalunian eta Euskal Herrian, erakunde komunitarioetatik herri hauen papera eta ikusgarritasunaz hitz egitea ahalbidetuko da” bukatu zuen Aragonés-ek.

Prentsa aurrekoa

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa aurrekoa


0 Erantzunak to “GA eta JERC ezezkoaren aldeko botoa sustatuko dute gazteriaren artean Europar konstituzioaren inguruko erreferendumean”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna