GA euskal kirol selekzio ofizialen alde
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere ardura erakutsi nahi du Kamerungo eta Euskadiko futbol selekzioen arteko partida ospatuko den aurreko egun honetan. Gazte erakundearen ustetan izan dira jada gehiegi lagunarteko partidak, eta honek partidaren aldarrikatzeko hasierako helburua alde batera utzi du, jai giro handiago baten alde. Guzti hau gainera euskal selekzioen aldeko ekintza efektibo falta larriari lotu behar diogu. GA-ek ulertzen du, federazioak erakunde pribatuak diren aldetik , ez daudela derrigorrez egitura politiko nazional eta nazioartekoetara lotuta. Beraz, erakunde independentistak selekzio propioak izateko aukera badagoela uste du. Hala ere, horretarako borondatea beharrezkoa da. Orain ez dagoen borondatea.
GA-ek azpimarratu nahi du, halaber, gai honen inguruan izan den errelaxamentua, eta adibide bezala jada genituen selekzio ofizialen desagerpena ekarri duena. Espainia eta Frantzia pultsu bat botatzen ari dira eta behingoz Gasteizko Parlamentuak erabaki zuena bete dadilaren aldeko pausuak emateko aukera galtzen ari da. Egun Frantziak eta Espainiak Euskadiri goleadaz irabazten ari zaizkio.
Beraz GA-ek euskal selekzio ofizialak lortzea helburua izango duen plan estrategiko serio bat eskatzen du, folklore eta festa soiletik urrun eta euskal kirolariei dituzten eskubideak bermatuko dituena.
NAZIOA GARELAKO, EUSKAL SELEKZIO OFIZIALAK ORAIN !
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “GA euskal kirol selekzio ofizialen alde”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna